Anne Gruwez epaile aparteko eta zeharo ezohikoak bere benetako ikerketa kriminalen atzeko gelara eramango gaitu. Strip-Tease kultu-telesailaren atzean dagoen talde satirikoak, hiru urtez, ordura arte inor filmatzera ausartu ez dena harrapatu du bere kamerarekin. Aho bilorik gabe eta zuzentasun politikorik gabe. Ez duzue sinetsiko zuen begiek ikusten dutena. Ez da zinema: are okerragoa da!
1985ean, Jean Libon kazetari grafiko eta dokumentalistak Strip-Tease sail dokumentala sortu zuen, Marco Lamensch-ekin batera. Frantzian eta Belgikan ia hogei urtez emititu dute. 1984an, Yves Hinant kazetariak haiekin bat egin zuen. Hinantek, gainera, Tout ça ne nous rendra pas le Congo telesailean parte hartu zuen; hain zuzen, Libonek eta Lamenschek sortu zuten, 2002an. Biek elkarrekin zuzendu zuten Les arbitres dokumentala ere, 2009an, Eric Cardot eta Delphine Lehericey-rekin batera; obra hartan, oso gertuko jarraipena egin zieten 2008ko Eurokopako arbitroei. Gaur egun, telesail dokumental berri bat filmatzen ari dira: Les Tueurs de Brabant.