Hiru urtean zehar 3Dn filmatua, hasi Fiji irletatik eta Bahametaraino, film honek bidaia zirraragarri batean murgiltzen gaitu, gure planetaren azaleraren %71 estaltzen duten ozeanoetan urperatuz. Arnold Schwarzenegger-ek, The Terminator eta Total Recall filmeen protagonista mitikoak, ekoitzitako eta kontatutako dokumental ikusgarria. Ikusleari itsasoko altxorren eta horiek gordetzeko beharraren inguruko kontzientzia harrarazi nahi dion film bat. Zuzendarikideetako bat zientziaren zabalkundearen aitzindari enblematikoaren, Jacques-Yves Cousteauren, semea izan da.
Jean-Michel Cousteau esploratzaile, hezitzaile eta zinema-ekoizlea Jaques-Yves Cousteau itsas-esploratzaile ospetsuaren semea da. 1993an ingurumenari buruzko filmak ekoizten hasi zen. Cousteau's Rediscovery of the World I eta II (1986-1989 eta 1992) sailetarako atalak eta Cousteau: Alaska: Outrage at Valdez (1989) eta Call of the Killer Whale (2009) dokumentalak zuzendu ditu. Jean-Jacques Mantello aitzindari izan da itsaspeko 3D zinemagintzan. Berak zuzendu ditu, besteak beste, Ocean World 3D, 2009an Donostiako Belodromoan proiektatua; Air Racers 3D (2012) eta Time, the Fourth Dimension (2017).