80ko hamarkadaren hasieran, itsasontzi herdoildu batzuetan Indonesiako Lombok irla urrunaren inguruan nabigatzen ari zirela, olatu perfektuarekin topo egin zuten Bill Heick Kaliforniako surflari gazteak eta haren lagunek. Surfaren argonauta moderno eta askotariko haiek 'Desert Point' izena jarri zioten olatu eder bezain traidore hari. Aitzindari haiek hamarkada batean baino gehiagoan gorde zuten altxor hori mapatik kanpo eta beren bizitzako helburu bihurtu zuten Desert Pointen beste inor gabe surf egitea… kosta ahala kosta.
Ira Opperrek mundu osoa ibili du surflari onenei jarraikiz, postaleko olatu exotikoen gainean ibiltzen ziren bitartean. Aldi berean, filmak eta telesailak sortzen zituen, besteak beste, Surfer Magazine TV, The Surfer’s Journal TV, Longboard TV, FiNS eta Kokua, Jack Johnson-ekin. Industria horretako lorpenek zazpi Emmy sari ekarri dizkiote.