Scott etorkizun handiko snowboarder bat da eta amets handi bat du: lehena izatea. Orain arte inork lortu ez duen zerbait egin nahi du: Everestera igo, eta munduko jaitsiera arriskutsu eta gogorrenetako bat egitea. Chamonixera iritsiko da, mendiko eski eta snowboardaren muinera, eta han Pierrick gurutzatuko zaio bidean, freerideko txapeldun beterano bat, haren goi-mendiko gidari bihurtuko dena. Scottek ongi daki harekin topatu izanak gailurrera eraman dezakeela.
Serge Hazanavicius ikasi bitartean hasi zen antzezten, 1986an, eta hogei antzezlanetan eta hirurogeita hamar filmetan baino gehiagotan parte hartu du, bai Frantzian bai atzerrian. 2000. hamarkadaren hasieran bere proiektuak idazten eta zuzentzen hasi zen. Lehenbizi film labur bat idatzi, zuzendu eta antzeztu zuen, eta antzerkirako obrak zuzentzen jarraitu zuen, baita bakarrizketa komikoak ere. Aurrerapausu handia eman zuen 2003an 84, Charing Cross Road eleberriaren antzerkirako egokitzapena zuzendu eta antzeztu zuenean. Obra hori Molière sarirako izendatu zuten (Frantziako antzerki-sariak) eta bi urte baino gehiago eman zituen biran. Serge Hazanaviciusek antzezten, idazten eta obrak zuzentzen jarraitu du. 2012an bere lehen film luzea lantzen hasi zen, Tout là-haut. Bere beste zaletasun handiari buruzko film bat da: mendiak eta, zehazkiago, goi-mendiko eskia, freeride izenez ere ezaguna.