Segovia. ‘La Brújula’ kristau-kanpamentua. Bernarda moja iritsi berriak kanpamentua salbatu nahi du, Viviremos firmes en la fe bere abestiaren bitartez. Sor Milagrosek, zalantzak dituen gazte batek, Presuntos Implicados taldea zenbat gustatzen zitzaion gogoratzen du. Eta Maríak eta Susanak, zigortutako bi nerabek, Suma Latina izeneko talde bat dute. Baina gau batean Jainkoa Maríaren aurrean agertuko da, eta ordutik dena aldatuko da. Izan ere, Jainkoari ikaragarri gustatzen zaio Whitney Houston.
Javier Calvo eta Javier Ambrossi La llamada antzezlan arrakastatsuaren idazle eta zuzendariak dira. 300.000 ikusle baino gehiago izan ditu La llamadak eta El Pais egunkariaren irakurleek antzerki-produkzio onena hautatu zuten 2013an; gainera, 10 Broadway World sari jaso zituen, besteak beste, Musikal Onenarena, Aktore Onenarena, Zuzendaritza Onenarena eta Antzeztaldeko Aktore Onenarena. Flooxer-erako zuzendu duten Paquita Salas (2016) webseriearekin hiru Feroz sari eta 2016ko telesail onenaren Cosmopolitan saria irabazi dute. La llamada, beren musikalaren egokitzapena, lehen film luzea dute.