Gazte batek armadarekin bat egitea erabakiko du. Armadako bandaren danbolin-jotzaile bihurtuko da, eta bere egunerokoan prestakuntza militarra eta musika uztartzen ditu orain. Zein da Argentinako armadaren eginkizuna gaur egun, diktaduraz geroztik hogeita hamar urte pasatxo igaro direnean? Zer esan nahi du gerrarik gabeko herrialde batean soldadua izateak?
Manuel Abramovich (1987) zinema- eta argazki-zuzendaria da. ENERCen ikasi zuen argazki-zuzendaritza, eta Berlinale Talents (2012) eta IDFA Summer School ekimenetan ere ikasle ibili zen. Haren film laburra, La reina (2013), mundu osoko 150etik gora zinema-jaialditan proiektatu dute, eta 50 sari baino gehiago eraman ditu. Lehen film luzea, Solar (2016), BAFICIn estreinatu zen, eta askotariko zinema-jaialdi eta aretoetan proiektatu da. Soldado bigarren film luzea du.