Anak bikotekidearekin izandako ametsa kontatuko digu; izan ere, duela gutxi hil da bikotekidea. El sueño de Ana José Luis Torres Leiva prestatzen ari den hurrengo film luzearen epilogoa da; Vendrá la muerte y tendrá tus ojos izenburupean, heriotzari, amodioari eta aro berri baten hasierari buruz hitz egingo digu.
Hainbat film labur eta dokumental zuzendu ondoren, José Luis Torres Leivak lehen fikzio-film luzea egin zuen 2008an, El cielo, la tierra y la lluvia. Rotterdamen estreinatu zen, eta FIPRESCI saria irabazi zuen han. Bigarrena, Verano (2011), Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean estreinatu zen. El viento sabe que vuelvo a casa obrarekin Zabaltegi sailean parte hartu zuen 2016ko Donostia Zinemaldian. Aurten, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren epaimahaiaren buru izango da.