Areum bere lehen lanegunarako prestatzen ari da. Bongwan-ek, haren nagusiak, amodiozko harremana zuen Areumek ordezkatzen duen emakumearekin. Harreman hori duela gutxi hautsi da. Egun horretan, beste guztietan bezala, Bongwan egunsentia baino askoz ere lehenago aterako da etxetik lanera joateko. Ezin dio joan berri den emakumearengan pentsatzeari utzi. Egun horretan bertan, Bongwanen emazteak, etxean, maitasun-eskutitz bat aurkituko du. Abisatu gabe, bulegoan agertuko da, eta joandako emakumearekin nahastuko du Areum.
Hong Sang-sook lengoaia zinematografiko eta estetiko bereziak garatu ditu idatzi eta zuzendu dituen 17 filmetan; horiek horrela, gaur egungo egile korear prestigiotsuenetakoa bihurtu da. Hark egindako filmen artean, nabarmentzekoak dira Haebyeonui yeoin (2006), Hahaha (2010), Da-reun na-ra-e-seo (2012) eta Ji-geum-eun-mat-go-geu-ddae-neun-teul-li-da (2015). 2016an zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostian, Dangsinjasingwa dangsinui geot filmari esker.