Krisi naturaleko egoera batean, Azoreetako biztanle guztiak ebakuaraziko dituzte, hortentsia-izurrite kontrolik gabea dagoelako, irletan lore arrunta bada ere. Bi soldadu gaztek gidatuko gaituzte, paisaiaren edertasunaren lilurapean, joatera behartutako horien istorio tristeetan zehar eta tinko aurre egin eta irletan bizitzen geratzeko berezko nahian barrena. Filmaren ibilbidea gogoeta nostalgiko eta politiko bihurtuko da, kidetzari, lurralde-nortasunari eta jatorri ditugun lekuetan hartzen ditugun rolei buruz hausnartzeko.
Jorge Jácomeren lana prozesu biziki intuitibo eta sentsorialean oinarritzen da; horren emaitza noraezeko narratibetatik, ustekabeko harremanetatik eta ezohiko elkartzeetatik abiatuta egindako filmak dira. Besteak beste, film labur hauek zuzendu ditu: Plutão (2013), A Guest + A Host = A Ghost (2015) eta Fiesta Forever (2016). Europako hainbat zinema-jaialditan proiektatu dira, baita askotariko atzera begirakoetan ere, adibidez, New Bedford Whaling Museum, Palais de Tokyo, Maison Européenne de la Photographie, CalArts – California Institute of the Arts eta Georgetown Unibertsitatean.