Muchos hijos, un mono y un castillo: horra hor Julitak umetatik izan dituen ametsak, eta hirurak bete dira. Bere seme gazteenak jakingo du amak birramona erailaren ornoa galdu duela, hiru belaunalditan zehar gordeta egon ondoren. Orduan, familiak bilaketa xelebre bati ekingo dio, Julitak bere bizitzako laurogei urtean baino gehiagoan bildu dituen objektu bitxi eta arraroenen artean aurkitu nahian ornoa. Hala, pertsonaia multzo arin eta entretenigarria erakutsiko digute. Julita, egiatan, bizitzaren benetako esanahia ezagutzear da. Dokumental onenaren irabazlea izan da 2017an Karlovy Varyn.
Gustavo Salmerón ibilbide luzeko aktorea da antzerkian nola zineman. Desaliñada film laburra zuzendu zuen 2001an eta film labur onenaren Goya Saria lortzeaz gain, hainbat nazioarteko sari eskuratu zituen, besteak beste, Los Angeleseko zinema-jaialdiko film labur onenaren saria, Chicagoko Gold Plaque saria eta Frantziako Canal+en Best Short Award. Muchos hijos, un mono y un castillo du bere lehen dokumetala eta Karlovy Vary-ko zinema-jaialdian dokumental onenaren saria eskuratu du.