Plaga: latinetik, plaga 'kolpea', 'zauria'. Esanahia: animalia edota landare populazioei kalte larriak eragiten dizkieten espezie bereko izaki bizidunen agerpen masibo eta bat-batekoa. Kaltegarria den zerbaiten ugaritasuna.
Koldo Almandozek hainbat film labur, dokumental eta pieza esperimental egin ditu, hala nola Hubert Le Blonen azken hegaldia (2014), Deus et machina (2012), Ahate pasa (2009), Columba Palumbus (2007), Amuak (2004), Belarra (2002) A dar ba kar (2000) Razielen itzulera (1998). Haren lanak jaialdi askotan izan dira ikusgai eta ehunetik gora sari irabazi dituzte. Sipo Phantasma (2016) Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean proiektatu zen iaz.