Plus Ultra Espainiako Estatuaren leloa da. Haren bitartez, lurralde berriak konkistatzera bultzatzen zitzaien nabigatzaileei, greziar mitologiaren abisua ahaztuta: Non Terrae Plus Ultra (ez dago lurralderik harago). Kanariar Uharteak, Amerika kolonizatzeko erabilitako taktiken saiakera-bankua, lurraldeari buruzko fabula baten agertoki bihurtuko dira.
Samuel M. Delgadoren eta Helena Girónen obrek mitologiaren eta materialismoaren arteko loturak aztertzen dituzte. Haien filmek ibilbide zabala egin dute, bai erreferentziako nazioarteko zinema-jaialdietan –Toronto, Locarno, New York, Mar del Plata, Rotterdam, FIC Valdivia, Curtas Vila do Conde, Ann Arbor eta Media City, kasurako– bai arte-zentroetan –CCCB eta TEAn, adibidez–. Plus Ultra baino lehen, batera zuzendu zituzten Sin Dios ni Santa María (2015) eta Montañas ardientes que vomitan fuego (2016) film laburrak. Haien lan berria, Eles transportan a morte, aurtengo Ikusmira Berriak programarako aukeratutako proiektuetako bat da.