Japoniako mendiak elurrez estalita daude. Gauero bezala, arrantzalea hiriko azokara iritsiko da. Haren martxak 6 urteko semea iratzarriko du, eta ezingo da berriz lokartu. Etxean, guzti-guztiak lo daudela, txikiak marrazki bat egin eta bere diru-zorroan gordeko du. Goizean, haren soslai lokartua eskolarako bidetik aldenduko da, elurretan barrena…
Nazioartean saritutako hainbat film labur zuzendu ostean, Damien Manivelek bi film luze hauek egin zituen: Un jeune poète (2014), Locarnoko zinema-jaialdian Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu zuena, eta Le parc (2016), Canneseko zinema-jaialdian parte hartu zuena. Kohei Igarashik, Apartness (2011), Marchen (2012) eta House of Tofu (2013) film laburrak ez ezik, bi film luze hauek ere egin ditu: Voice of Rain That Comes at Night (2008), Seuleko zinema-jaialdirako hautatua, eta Hold Your Breath Like a Lover (2013), Locarnoko zinema-jaialdian lehiatua. La nuit où j'ai nagé Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean izan zen.