Marcelaren mundua arraro eta hauskor bihurtuko da bere ahizpa Rina hil eta gero. Bere etxean galduta sentitzen da, eta familia hurkoarekin dituen loturak dislokatuta daude. Bere etxera Nacho iritsiko da, alabaren lagun gazte bat, laneko bidaia bat bertan behera geratu baitzaio, eta biek elkarrizketak eta ibilaldiak partekatuko dituzte. Ahaide urrun batek biltzeko deia egingo dio Marcelari; bien bitartean, etxean, hizketaldiak izango ditu beste dimentsio batean dauden senideekin.
María Alchék ENERCen eta Di Tella laborategian ikasi zuen Zinema Zuzendaritza; azken eskola horretan, Martín Reijtman eta Andrés Di Tellaren zuzendaritzapean. Antzezpena ere ikasi zuen, eta, aktore gisa, Lucrecia Martelen La niña santa (2004) filmeko protagonista izan zen. ¿Quién se metió con Mayra? (2008), Noelia (2012) eta Gulliver (2015) film laburrak zuzendu ditu, eta hainbat zinema-jaialditan proiektatu eta saritu dituzte; adibidez, Locarno, Rotterdam, BAFICI, Mar del Plata, The Moving Image Museum (New York), New Directors New Films, Curtas-Metragens de São Paulo, Toulouse, Indie Lisboa eta Habanan.