Ipar Itsasoaren ur hotzetan, Leon Broucke bere arrantzontzitik eroriko da bere seme zaharrena, Jean, aurrean duela. Agurea koma sakonean murgilduko da, eta semearen gain utziko du zor itzel baten eta familiako negozioaren erantzukizuna. Aitaren faltak gatazkak piztuko ditu Jeanen eta bere bi anaien artean. Francis bi aukeren artean erdibituta dago: edo bere familia, edo maitale ezkutuarekin ihes egitea. William etxera itzuliko da, delituzko bizimodutik ihesi, bere bekatuak garbitu nahian. Jeanek, bere zortzi urteko semearentzat etorkizuna eraikitzeko desesperaturik, anaiari bere iragan kriminala aurpegiratuko dio. Cargo desesperazioari buruzko istorio bat da: etsipenak familia bat suntsitzear nola utz dezakeen kontatzen du.
Gilles Coulier zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta De Wereldvrede ekoiztetxeko bazkide eta sortzaileetako bat da. Publizitateaz eta bideoklipez gain, hiru film labur zuzendu ditu: Iceland (2009), Paroles (2010) eta Mont Blanc (2012); azken hori Canneseko zinema-jaialdiko sail ofizialean lehiatu zen. 2014an Bevergem saila idatzi eta zuzendu zuen, eta audientzia emaitza onak izan zituen eta telebista flandestarreko hainbat sari irabazi zituen. Cargo bere debuta izan da film luzeen zuzendaritzan.