Udako oporrak baino apur bat lehentxeago, Mia, 15 urteko neskatxa bat, Zuricheko aldirietara bizitzera joango da gurasoekin. Denbora luzez gurasoengandik urrun sentitu da, eta adoptatua al den galdetzen dienean ama samindu egingo da, baina ez dio erantzungo. Mia nerabe-jokabide basatian murgilduko da, guztiari aurre egin nahian; bien bitartean, bere gorputzean aldaketa bitxiak gertatzen hasiko dira. Hasieran ezingo dira hauteman ia-ia, baina ondoren gogorrak izango dira eta burua galtzen hasiko da. Etsirik, sexuaren eta drogen bitartez ihes egiten saiatuko da, estu-estuturik duen zurrunbiloa geldiarazi nahian. Baina natura indartsuagoa da.
Lisa Brühlmannek zortzi urte zituenean aurkeztu zuen bere lehen antzezlana. Eskola amaitutakoan Berlinera joan zen antzezpena ikastera. Antzerki-ikasketak egin ondoren, hainbat rol jokatu zituen Alemaniako eta Suitzako telebista eta zinemarako. Prozesu zinematografikoari buruz gehiago jakin nahian, zinemagintza ikasi zuen Zuricheko Arteen Unibertsitatean; han, zenbait film labur eta Periphery (2016) talde-filmeko atal bat egin zituen.