Jooyong, Koreako armadan soldadutza egiten ari den soldadu bat, bere buruzagietako baten abusuak salatzen saiatuko da, baina ez du lortuko. Jooyongen pelotoiak gauez irteera bat egingo du, eta buruzagiak ahaleginak egingo ditu bere aurkako salaketa nork jarri zuen jakiteko. Beste gertakari bortitz baten ondoren, beste soldadu soil batek hortz bat hautsirik amaituko du, eta Jooyongek bere koinatuaren hortz-klinikara eramango du...
Lim Tae-gue zinemagileak Chung-Ang Unibertsitateko zinema-eskolan ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan, 2013an, Wrong film laburra zuzendu zuen. Graduatu ondoren Intruders filmean lan egin zuen, Noh Young-seok zuzendariaren laguntzaile gisa. 2015ean Dankook Unibertsitateko Graduate School of Cinematic Content eskolan sartu zen; han zuzendu zuen bere lehen film luzea, Pok-ryuk-eui-Ssi-at (The Seeds of Violence), Jeonjuko zinema-jaialdiko lehiaketa nazionalean film onenaren saria lortu duena.