Bangis ehorzle behartsu bat da, eta bere familiarekin hilerri bateko mausoleo batean bizi da. Egunero beldur da, agintariek ez ote dioten kalera botako kanposantuan legez kanpo bizitzeagatik. Alaba gaixotzen denean dilema bati aurre egin beharko dio: ospitalera joan ala ez. Gaixotasuna hainbat astez luzatuko da, eta Bangisen etsipena handituz joango da. Ongi daki zerbait egin behar duela, bestela alaba ez da onik aterako. Duela gutxi lurperatutako gorpu bat lapurtu eta ehorztetxe bati saltzea erabakiko du. Gauza bakarra espero du: guztia ondo joatea eta bere alaba maitearentzat beranduegi ez izatea.
Daniel Palacio zuzendari eta gidoilari autodidakta zen 2016an Brillante Mendoza zuzendariaren eta Armando Lao gidoilariaren zinema-tailerrean izena eman arte. Orain arte, Inhabiter (2015) eta Idol (2016) film laburrak zuzendu ditu. Pailalim bere lehen film luzea da.