Denbora luzea igaro ondoren, Rina bere irlara itzuliko da, Tigreko Delta sakonera. Bere bizitzaren zati handi bat eman zuen han, eta bertan hezi zuen bere semea. Orain bere etxea berreskuratu nahi du, eta berriz elkartu nahi du Facundorekin, hark ere irlatik alde egin baitzuen. Biek, amak eta semeak, guztia aldatu dela deskubrituko dute. Ibaiko makinek dena suntsitu nahi dute. Neskato bat oihanean galdu da. Eta ura gorantz egiten ari da.
Silvia Schnicerek Gizarte Komunikazioa ikasi zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean, eta film askotako eta publizitateko talde artistikoetan lan egin du. Ulises Porra marrazkilaria eta gidoilaria da, eta Filosofia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Eszenografia-eraikuntzako lanak egin ditu zinema eta publizitaterako. 2012an La Bicha film laburra idatzi eta zuzendu zuten elkarrekin, eta Argentinako arteetako funts nazionalaren saria irabazi zuten. Tigre filma bien debuta izango da film luzeen esparruan.