Jehovaren lekuko deboziodun gisa, Egiarekin bat eginik bizi dira Alex eta Luisa ahizpa eta haien ama Ivanna. Alexek bere arreba miresten du, hura bere buruaz ziur baitago; aldi berean, Ivannaren urratsei jarraitu nahi die, “lekuko ona” izateko. Baina, Agureen aholkua zalantzan jartzen hasiko da Luisa, eta transgresio horrek haren bizitza aldatuko eta kongregaziotik kanpo geratzeko arriskuan utziko du. Ivannak eta Alexek ez badute itzultzeko konbentzitzen, harengandik aldendu beharko dute. Desafio hori are mingarriagoa bihurtuko da familiaren fedeak beste proba lazgarri bati aurre egin behar dionean. Daniel Kokotajlo Jehovaren lekuko ohiak idatzia eta zuzendua, Apostasyk aparteko aukera ematen du fedearen, familiaren, betebeharraren eta maitasunaren izaera konplexuan sakontzeko.
Daniel Kokotajlo Arte Ederren mundutik datorren zuzendari eta gidoilari autodidakta da. Proiektu-garapenerako iFeatures programan bitan aukeratutako zuzendari bakarra izan da; hain zuzen, 2012an The Prefect-ekin eta 2015 Apostasy-rekin. Gaurdaino bost film labur zuzendu ditu, eta hainbat zinema-jaialditan proiektatu dira: The Mess Hall of an Online Warrior (2010), Myra (2011), Every Good Boy Does Fine (2012), Gummy Man Rage (2012) eta Off Yer' Ead (2014). Apostasy lehen film luzea du.