tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > John Malkovich
John Malkovich
Presidentea
 

John Malkovich Chicagoko Steppenwolf Theatre antzerki-konpainian hasi zen aktore eta zuzendari lanetan, eta obra ugari antzeztu eta zuzendu zituen bertan. Debuta 1982an egin zuen, New Yorkeko eszenatokietan, Steppenwolf Theatrek ekoitzitako Sam Shepard-en True West antzezlanean, zehazki. Zineman, 1983an antzeztu zuen lehen aldiz, The Killing Fields (Roland Joffé) film luzean. Jarraian Places in the Heart (Robert Benton, 1984) filmean aritu zen eta harrezkero zineman, antzerkian, operan eta telebistan ibili da aktore, zuzendari, idazle eta ekoizle lanetan. Sona handiko zuzendari ugarirekin jardun du, besteak beste: Raúl Ruiz, Manoel de Oliveira, Michelangelo Antonioni, Bernardo Bertolucci, Stephen Frears, Volker Schlöndorff, Clint Eastwood, Luc Besson, Robert Benton, Joel eta Ethan Coen, Spike Jonze eta Steven Spielbergekin. Azken hamarkadan musika klasikoaren alorrean kolaborazioak egin ditu, eta, duela oso gutxi, Ernesto Sabatoren Sobre héroes y tumbas nobela egokitu eta antzeztu, eta Anastasya Terenkova errusiar pianistarekin batera gauzatu du. Horrez gain, Martin Haselböck austriar orkestra-zuzendariarekin eta Michael Sturminger idazle/zuzendariarekin egin dituen hiru kolaborazioetan bira zabaletan parte hartu du. Mr. Mudd ekoiztetxea sortu zuen Lianne Halfon eta Russell Smith bazkide ekoizleekin eta, besteak beste, film luze hauek ekoitzi dituzte: Juno (Jason Reitman, 2007), Ghost World (Terry Zwigoff, 2001), Art School Confidential (Terry Zwigoff, 2006), Young Adult (Jason Reitman, 2011) eta The Perks of Being a Wallflower (Stephen Chbosky, 2012). Sari ugari jaso ditu bere ibilbidean; azkena, zuzendari onenaren London Theatre's Evening Standard saria, 2016ko udazkeneko The Good Canary ekoizpenagatik. Donostia Zinemaldiak Donostia Saria eman zion 1998an, lan-ibilbide osoaren aitorpen gisa. Malkovich moda-diseinatzaile lanetan ere badabil, eta bere izena daraman gizonezkoen arropa-bilduma sortu du.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea