tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxabank-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Fionnuala Halligan
Fionnuala Halligan
 

Fionnuala Halligan Irlandan jaio zen, baina Erresuma Batuan bizi da. Screen International /
Screendaily.com magazineko kritika-editorea eta kritikari zinematografikoen burua da. Bi hamarkadan baino gehiagoan aritu da Britainia Handiko aldizkariarentzat kritikari eta berriemaile gisa idazten. Mundu osoko filmen berri ematen du, eta urtero doa Sundance, Berlin, Cannes, Venezia eta Torontoko zinema-jaialdietara; gainera, Screen aldizkariaren nazioarteko kritikari-sarea gainbegiratzen du, Australiatik Los Angelesera. Orotara 1.000 kritika baino gehiago ekoizten dituzte Screenerako urtero, berehalakoan, lehen inpresioan oinarrituta.

Kritikez gain, Screen Internationalerako talentu berriei buruzko urteroko alea konpilatzeaz ere arduratzen da Fionnuala, “Stars of Tomorrow” izenburupean. Aktore, zuzendari, gidoilari eta ekoizle britainiar eta irlandar berriak agerira ekarrita, “Stars of Tomorrow” konpilazioak hainbat talentu berri jarri ditu nazioarteko arretagunean, lehen edizioan, 2004an, Benedict Cumberbatch eta Andrea Arnold nabarmendu zituenetik, iaz Fionn Whitehead barne hartu arte.

Fionnuala International Film Festival and Awards Macao jaialdiko ahokularia da halaber, eta Europako zinema ebaluatzen du bertan. Jaialdiaren bigarren edizioa datorren abenduan (8-14) izango da. Kazetaritzan jaso zuen prestakuntza, eta The South China Morning Post egunkarian hasi zuen kritikari-lana, 1992an. Ordutik, harreman hertsia du Asiako Hego Ekialdearekin.

Lanbide zinematografikoari buruzko bi liburu idatzi ditu: Movie Story Boards (Chronicle Books) eta Filmcraft: Production Design (Focal Press). Biak ala biak hedatuki itzuliak eta argitaratuak izan dira. Horrez gain, nazioarteko epaimahai eta hautaketa-batzorde askotan parte hartu du.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea