tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Mendoza: “Betidanik interesatu izan zait benetakotasuna”
Zinemaldiaren Egunkaria » Sail Ofiziala
Mendoza: “Betidanik interesatu izan zait benetakotasuna”
Astelehena, 2018(e)ko irailak 24

Brillante Mendoza filipinarra, nazioarteko jaialdi handietako ohiko zuzendaria, lehen aldiz etorri da Zinemaldian lehiatzera Manilako poliziaren drogen kontrako gerra basatia ardatz hartuta. Polizia ustel bat eta harekin kolaboratzen duen trafikatzailesalatariaren istorioa baliatuta, zuzendariak bereizgarri dituen ikusteindarra, askatasun narratiboa eta drama sozialei buruzko interesa luzezabal erakutsi ditu genero poliziakora inoiz baino gehiago hurbildu den honetan.

Zinemagileak esplikatu duenez, Alpha iaz egin nuen 13 ataleko sail baten, ‘Amo’ren, bertsioa da. Pertsonaia nagusia eta gidoilaria ere telesaileko berak dira”. Benetakotasun hori lortu nahian, filmean ager tzen diren polizia gehienak benetako agenteak direla azaldu du: “ez nien gidoia erakutsi, haien ekintzak eta elkarrizketak ‘benetakoak’ izatea nahi nuelako. Betidanik interesatu izan zait benetakotasuna”.

Halaber, ‘desafiotzat’ jo du aktore ez profesionalekin aritzea, esaterako aipatutako polizia agente horiekin, “ederki baitakite zertan ari diren” eta aldi berean “oso benetako itxura” ematen dute. “Pelikula filmatzeko 50 estra kontratatu genituen eta horiez gain, kaleko jendea ere gehitu zitzaigun. Filipinetan filmatzen ari zarela normala da kaleko jendea gerturatzea eta pelikulan partehartu nahi izatea, komeni zaizulako baietz esaten badiezu kontuz ibili behar duzu, zeren une batez oharkabetzen bazara kamerari begiratu eta irribarre egiten hasten baitira. Nolanahi ere, oso estimatzekoa da ‘espontaneo’ horien gogo bizia”

Fikzio dokumentala
Filipinetan droga munduaren inguruan gertatzen ari den fenomeno garaikide horren erretratua eskain tzen du lan honek, tonu errealistan, kasik dokumental baten itxura hartuz. Mendozaren aburuz, “nire asmoa egoera gogor eta ustel hori errealismoz islatzea izan da, gauzak gehiegi esplikatu gabe. Alegia, gertakariak erakustea eta ez hainbeste zer gertatzen den esatea”.

Filipinetako egoerari buruz komunikabideetan argitaratzen diren notizia kezkagarrien gainean adierazi duenez, “mundu osoak dauka nire herrialdean gertatzen denaren berri eta mundu osoak du hango egoerari buruzko iritzia; alabaina, astakeriak esaten eta idazten dituzten horietako gutxi egon dira Filipinetan”.

Filmaren gakoetako bat baita droga saltzen dutenek zergatik egiten duten hori: “familia aurrera atera beharra, maite dituzun horiei ahalik eta bizimodu onena eman nahian; horretarako lokatzetan sartu eta bizitza arriskuan jarri behar baduzu ere”, azaldu du filmean drogari esker dirua irabaztea enpleguaukera arrazoizko gisa agertzen duen zinemagileak.

Zuzendariak ziurtatu du ez duela sekula mehatxurik jaso, “ez alde batetik ez bestetik”. “Filmean agertzen diren egoerak bizitza errealean ere gertatzen dira, baina nik istorio pertsonalak kontatzen ditut, ez noa erakundeen aurka. Hau polizia ustel baten istorioa da, filma interpretatzea ikusle bakoitzaren kontua da”, azpimarratu du Mendozak.

Sergio Basurko

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea