tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Txuspo Poyo: “Ez dago Izaro bakarra”
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Txuspo Poyo: “Ez dago Izaro bakarra”
Izaro
Astelehena, 2018(e)ko irailak 24

Zer dute amankomunean teila batek, Madrilgo Windsor dorreak, James Bondek, Frantziskotar Obserbanteen XV. mendeko komentu batek eta atunontzi batek? Erantzuna Izaro da. Eta, atzotik, Txuspo Poyo disziplina anitzeko artistak estreinatu duen dokumental/saiakera berria. Urdaibaiko Izaro irlaren historiaren, identidadearen eta ondarearen erretratu zatikatua osatu du artistak, collage kaleidoskopiko baten eran.

Poyoren arabera, “ez dago Izaro bakarra, pertsonak adina ‘Izaroak’ daude”. Bakoitzak idealizatuta duen Izaro horren inguruan eraikitzen diren errelatoek sortzen duten berezitasun ideia omen da, egilearen aburuz, begirada horien guztien gurutzaketa.

Hainbat artista topatu diren bidegurutzea da Izaro filma. Jaime Cuencaren testuak, Alex Mendizabalen musika eta Aizpea Goenagaren ahotsa, besteak beste, ezinbestekoak izan dira Txuspo Poyok kontatu nahi zuena gauzatzeko. Gertaera batetik abiatuta, ibilbide luzeko proiektuak lantzen ditu, orohar, artista nafarrak. Ikerketa eta azterketa lan handia egin ohi du, gertaera edo ondare batetik abiatuta fikzioei lotutako gertaerak garatzeko. “Sortzen diren anbibalentzia edo kontraesan horiek ikertzera eramaten naute, eta ideiak hazten doaz”, adierazi du zuzendariak.

Poyok denbora luzez izan du Izarogogoetan. 2012an abiatu zuen proiektua, eta, pare bat urtez geldirik izan ostean, bilduta zuen materialari heldu eta berriro ekin zion proposamenari. “Ez dago gidoirik”, dio artistak,” lan ildoak edo proposamenak sortu, ikertu, hazi, eta, ondoren, loturak daude, irudi gainjarriak”. Artean beharrezkoa den begirada transbertsalaz baliatzen da, “ez bakarrik proiektua besarkatzeko orduan, baizik eta dena konektatuta dagoela ikusteko”.

I.E.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea