tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > ‘Txotxongilo animatuak’ erakusketa
Zinemaldiaren Egunkaria » Berriak
‘Txotxongilo animatuak’ erakusketa
Astelehena, 2018(e)ko irailak 24

Topic Tolosako Nazioarteko Txontxongilo zentroak Zinemaldiarekin bat egiten du aurten ere eta gaur “Txontxongilo animatuak” erakusketa inauguratzen du eta 2019ko otsailaren 29 arte egongo da ikusgai.

1908an Segundo de Chomón El hotel eléctrico laburmetrai animatua egin zuen. Bertan, objektu bizigabeak bizidun bilakatzen dira. Mende bat geroago animaziozko zinemak inoiz baino gehiago bizitza errealeko elementuak erabiltzen ditu istorioak kontatzeko. “Txontxongilo animatu ak” erakusketak, Lourdes Villagómez eta Coke Riobóo animatzaileek komisariatua, stop motionanimazioan egiten den txotxongilo eta panpinen erabileran oinarritzen da, eskuz, fotogramaz fotograma manipulatutako elementuen bidezko animazioa da.

Erakusketak, publiko orokorrari bideratua, animazio mota honetan erabilitako prozesu eta tekniken ibilbide bat erakusten digu eta egile independenteek eginiko zenbait adibideren bidez aurkeztuko ditu. Hauek erakusketarako espresuki eraikitako elementuen bidez (jostailu optikoak, dioramak), baita txotxongilo eta film labur, zein luzeetako dekoratuen erakusketaren bidez egingo da.

Erakusketaren lehen zatiak animazioaren aurrekariez hitz egingo du (zootropo eta fenakistiskopioa bezalako artefaktuen bidez) eta stop motionanimazioan ematen diren prozesuak azalduko dituen elementuak egongo dira bertan: story board, pertsonaien diseinua, pertsonaien sorkuntza eta dekoratuak, animazio standeko dekoratua eta soinuaren postprodukzioa. Bigarren zatiak produkzio nazionaletan erabilitako pelikula, txotxongilo eta dekoratuak izango ditu.

Nora Askagorta

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea