Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Ramón Agirre: “Gure buruan sinestea falta dugu. Euskaldunak badugu zer kontatu”
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Ramón Agirre: “Gure buruan sinestea falta dugu. Euskaldunak badugu zer kontatu”
EUSKAL ZINEMAREN GALA
Asteazkena, 2018(e)ko irailak 26

“Ez dakit nola sentitu zen Danny DeVito Donostia saria jasotzean, baina ni gaur munduko aktorerik handiena sentitzen naiz”, Ramón Agirre aktorearen hitzak izan ziren Zinemira saria jasotzean Victoria Eugenia Antzokian ospatu zen Euskal Zinemaren Galan.

Aktore gisa bere hastapenetan zortea izan zuela aipatu zuen eta azken boladan izugarri gozatzen dabilela ematen dizkioten paper opariekin. “Badirudi euskaldunak ez gaudela talentuz eskas, bakarrik gure buruan sinestea falta dugu. Badugu zer kontatu, baina guk kontatu behar dugu”, adierazi zuen.

Jon Gereñok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik eman zioten saria, bere eskuzabaltasuna azpimarratuz eta ETBrekin hazitako belaunaldiarentzat zein garrantzitsua izan den Ramonen lana aipatuz, “gaur egungo gazteentzat ere “Go!azen”eko Zuzen da”. Belaunaldiz belaunaldi Ramón Agirre beti hor.

Azken urteetan jardun bereziki oparoa izan du gainera aktore trasbertsal honek. Telebista, zinema eta antzerkia egin du, euskaraz eta gaztelaniaz, hemen eta kanpoan, zuzendari ezagun eta hasi berriekin, luzemetrai eta laburmetraiak. Denetik.

Farre algarak ere izan ziren antzokian Nagore Aranburu euskal zinemaren deskribapena egiten ahalegindu zenean, “baina hala ere bitxiena: Ramon Agirrek Zinemira saria orain arte ez jaso izana” adierazi zuen.

Eta lagun artean jaso zuen atzo. Aipatutakoez gain, Asier Altuna, Telmo Esnal, Koldo Almandoz, Pablo Malo, Patxi Biskert, Mikel Laskurain, Itziar Ituño eta beste hainbat aurpegi ezagun eta euskal instituzioak ordezkatzen, Bingen Zupiria, Arantxa Tapia, Eneko Goia eta Jon Insausti.

Amaitzeko, urtero bezala, Irizar sarirako hautagaiak ezagutu genituen Euskal Zinemaren Galan eta Jainkoak ez dit barkatzen filmaren proiekzioarekin jarraitu zuen ekitaldiak. Josu Martinezek zuzendutako dokumental honek Lezo Urreiztietaren bizitza kontatzen digu: XVI. mendeko “euskal pirata”.

Nora Askagorta

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones