tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > David Rodriguez Losada: “Ariketa kamikaze bat izan da filma”
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
David Rodriguez Losada: “Ariketa kamikaze bat izan da filma”
Lady Off
Osteguna, 2018(e)ko irailak 27

David Rodriguez Losadak gaur estreinatuko du Lady Off, bere bigarren film luzea. Filma aurkeztuko du, baina ez da geratuko ikustaldian. Gehiegi sufritzen duela aitortzen du zuzendari irundarrak. Baina pozik dago pelikularekin “Ikasketa prozesu bat suposatu zuen, pelikula txiki batetik nator eta hau ezberdina izan da, emaitza gehiago hurbiltzen da nik hasieratik buruan nuen asmora”, dio zuzendariak.

Lantalde gaztea izan du ondoan Rodriguezek, eta horrek “are sari handiagoa” bihurtzen du filma 66. Donostia Zinemaldian erakustea. “Proiektuarekin hasi nintzenean ez nekien zer aterako zen”, azaldu du egileak, “lantaldeari ez diozu horrelakorik aitortzen, noski, baina benetan ez nekien pelikula bezala funtzionatuko al zuen”. Esperimentazioa dago filmaren oinarrian, aktoreei askatasun osoa eman zien eta kamara ugarirekin filmatu zuen gehienetan, prozesuari zailtasuna gehituz. “Ariketa kamikaze bat izan da”, dio, irrifartsu.

Madrilgo off antzoki txiki bateko ekoizpen xume batean girotzen da filma. Profesionala izateko ametsa duen Ana aktore gazteak denda batean saltzaile lanetan dabil eta horrekin uztartu behar du bere antzerkiarekiko zaletasuna. Rol berri bat prestatzen dabil Ana buru-belarri: Shakespeareren “Richard III” antzezlanean Lady Ana izateko aukeratu dute. Baina bere ilusioak antzelanaren zuzendariaren borondate gogorrarekin topo egingo du.

Gidoi itxia erabili bazuen ere, David Rodriguezek azaldu duenez, askatasun osoa eman zien aktoreei behar zutena jorratzeko: “gida bat eman nien, igaro behar zituzten puntu batzuk, txirrindularitzako meta bolanteak bezala; helmugara iristea nahi nuen baina esperimentatzeko beldurrik Gabe, nahi adina urrundu eta hurbilduta”. Anaren pertsonaiaren muturreko emozioak interesatzen zitzaizkion, ondoren horiek dokumentatu ahal izateko.

Shakespeareren “Richard III” antzezlanaren eszena zehatz baten inguruan harilkatzen da filma.
“Shakespearek erabiltzen zuen material emozionala gaur egungo istorioen %90ean aurkitu daiteke”, dio Rodriguezek. Aipatu antzezlana aurretik landuta zuten aktoreak aukeratu zituen irundarrak filma egiteko. “Hala ere, lan handia izan dute, errealitate baten barruan dagoen beste errealitate bat eraikitzeko eskatzen ari nintzaielako, eta hori oso exijentea da”, esan du zuzendari eta gidoilariak. Bere hitzetan, fikzio hura bizitzeko askatasuna ematea zen premisa, eta horregatik du errealitate fikzionatuaren itxura.

Ez zuten aldez aurretik inolako entsegurik egin, pelikulan bertan baitzeuden entseguak. “Kronologikoki ordenatu genuen filma, eta hor, alde batetik testua erakusten ari zara, eta bestetik fikzioari sarbidea ematen diozu”, azpimarratu du David Rodriguezek. Pelikula taxutzeko tresnarik garrantzitsuena muntaketa dela aitortu du zuzendariak. “Muntaketan berridatzi nahi genuen filma, erritmo bizia atxikitzeko; filmatutako antzerkiari beldurra galdu behar diogu”.

Irene Elorza

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea