tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > ‘Handia’ filma 21 aste mantendu zen hemengo zinema aretoetan
Zinemaldiaren Egunkaria » Berriak
‘Handia’ filma 21 aste mantendu zen hemengo zinema aretoetan
Osteguna, 2018(e)ko irailak 27

Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak Handia filmari eman dio aurten EZAE saria, euskal zinemari egin dion ekarpenagatik. Ekitaldian Joxean Muñoz, Kultura Sailburuordea eta EZAEko Alfonso Benegas eta Coro Odriozola izan dira eta saria eskuratzeko, berriz, filmeko zuzendariak, Jon Garaño eta Aitor Arregi.

Euskal herrian kalitatezko zinema egiten dela azpimarratu nahi izan dute guztiek eta “zine hori aretoetan erakustea ohorea izan da”, adierazi du Coro Odriozolak. Handia-k sariak jasotzeko arrazoi asko ditu, baina panorama orokorra nola dagoen kontuan izanik, sareko zinema aretoetan estreinatu zenean zinematan 21 aste mantentzea, beste arrazoi bat da.

Saria jasotzean Handia-ren errealizadoreek aipatu dute pelikula bat egiterakoan beharrezkoa ikusten dutela sortzaile, ekoizle eta banatzaileek nolabait eskutik joatea. “Ekoizleek arriskua hartu behar dute eta banatzaileek leiho bat ireki gure lana ikusteko”, aipatu du Arregik. “Zinema oso bitarteko indartsua da ideiak eta galderak transmititzeko, lurralde bat saltzeko, kezkak adierazteko eta zentzu horretan ere oso ondo dago guztiok eskutik joatea. Eta EZAE sariak ere nolabait hori islatzen du”.

Urte bete pasatu da Handia-k Zinemaldian, Donostian saria jaso zuenetik “eta seguruenik gaurko hau azken saria izango da, baina polita da lehengo eta azken sariak Donostian jasotzea”, gehitu du Garañok. “Eta azken finean hau publikoaren saria ere bada, hori oso polita da”. “Handia-rekin handi egin gaituzte, handi egin dute euskal zinema. Talentua, handinahia, eta ahalmena erakutsi dute mundu osoan eta hori guztia euskaraz mintzatuz”, izan dira Joxean Muñozen hitzak.

Gainera EZAEk aurten, Filmoteka eta Kimuak-en kolaborazioarekin, Euskal Zinemaren Eguna antolatuko du, gazteei euskal klasikoak erakusteko eta “Bidaiariak Zinera” kanpaina babestuko du. Oreina filmarekin hasi eta urte guztian zehar euskal ekoizpenak proiektatuko dituzte. Hastapenetan ez zuten uste hainbesteko uzta oparoa izango zutenik, baina gero eta euskal produkzio gehiago dago.

Nora Askagorta


 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea