Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Marc Recharen ‘La vida lliure’ filmak irabazi du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria
Zinemaldiaren Egunkaria » Berriak
Marc Recharen ‘La vida lliure’ filmak irabazi du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria
Ostirala, 2018(e)ko irailak 28

Marc Recha zuzendariaren La vida lliure peilkularentzat izan da VIII. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria. Menorcan filmatutako lan hau aukeratu du epaimahaiak, hark islatzen dituelako ongien bertako paisaia-balioak eta balio kultural zein historikoak. Goya Toledo eta Barbara Goenaga akotreek, Elena Sánchez kazetariak, Jose María Goenaga zinemagileak, eta diseinuan aditua den Carlos Barrabések osatu dute epaimahaia.

Espainian filmatutako 19 filmek hartu dute parte lehian, eta horietatik bost izan dira finalistak. La vida lliure irabazlearen ekoizleak, honenbestez, 7.000 euroko saria jaso du, eta Illes Balears Film Commission-ek, berriz, 3.000 eurokoa. Sariaren bidez, filmatu zen tokiko hirigintza, natura, kultura eta giza-balioak egokien islaten dituen pelikulari bultzada ematen zaio.

María Cristina hotelean iragarri zen atzo aurtengo saria bereganatu duen filmaren izena. La vida lliure pelikularen zuzendariak, Marc Rechak, paisaiaren garrantzia azpimarratu zuen bere hitzaldian: “Zinema giza-abentura handia da; beraz, kolektiboa da, eta bizitza honetan oso inportantea da paisaia. Niri oso zaila egiten zait film bat egitea paisaia horretan ez banaiz inoiz bizi izan, eta Menorka nire haurtzaroko paisaia da. Lurraldeak garrantzitsuak dira; paisaia memoria da”.

Gipuzkoako Kultura diputatuak, Denis Itxasok, lurraldez lurraldeko Film Commission desberdinen garrantzia azpimarratu zuen ekitaldian. “Funtsezkoak dira industria sortzeko eta lurraldeko ondare eta turismo baliabideen posizionamenduan eragiteko. Profesionalen lana ahalik eta gehien errazten dute, kanpoko eta barneko agertokiak modu eraginkorrean aurkitzeko tresnak eskainiz, eta bide publikoa okupatzeko baimenak lortzeko eta bestelako izapide batzuk egiteko sistema arin bat martxan jarriz. Gipuzkoan adibide ezinhobeak ditugu Ocho apellidos vascos, Game of Thrones, Handia eta Allí abajo lanekin, esaterako”, adierazi zuen Itxasok. Adibide hauek tokiko erakundeen arteko lankidetzaren fruitu direla eta hiriarentzat zein Gipuzkoa osoarentzat onuragarriak direla aipatu zuen.

Illes Balears Film Commission batzordearen ordezkari eta Balear uharteetako Gobernuko Kultura kontseilari Fanny Tur-ek instituzioak sortzaileak babesteko daudela gogorarazi zuen hitza hartu zuenean. Donostiako alkateorde Ernesto Gascok, bestalde, euren eginbeharra “Film Commission desberdinen lana ezagutaraztea” dela aipatu zuen. “Haiei esker, ordezkatzen dituzten lurraldeak eta hiriak babesten dituzten filmetan islatzen dira”, gehitu zuen.

Irene Elorza

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones