Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Sariak eta Epaimahaiak > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Epaimahaia > Didar Domehri
Didar Domehri
 

Didar Domehri frantses ekoizle bat da, Maneki Films ekoiztetxearen eta Full House zigiluaren sortzailea. Urteko ekoiztetxe gazte independente onenaren IFCIC saria irabazi zuen. Haren azken filma, Eva Hussonen Girls of the sun, 2018ko Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen. Hamaika film ekoitzi ditu; besteak beste, Santiago Mitreren La cordillera (Un Certain Regard, Canneseko zinema-jaialdia 2017), Peter Webber zuzendariaren Pickpockets (Netflix), Eva Hussonen Bang Gang (Torontoko zinema-jaialdia 2015), Santiago Mitreren Paulina (Grand Prix, Kritikaren Astea, Cannes, eta Donostia 2015), Laurent Canteten Return to Ithaca (Grand Prix Venice Days 2014, eta Donostia Zinemaldia), Jean-Baptiste Andrearen The Brotherhood of tears (2013), Pablo Traperoren Elefante Blanco (Un Certain Regard Cannesen, eta Donostia Zinemaldia 2012), Laurent Cantet, Benicio del Toro, Gaspar Noé, Elia Suleiman eta Pablo Traperoren 7 Days in Havana (Un Certain Regard Cannesen, eta Donostia Zinemaldia 2012), Wang Xiaoshuai zuzendariaren 11 Flowers (Torontoko zinema-jaialdia, Donostia Zinemaldia 2011).

Aurrez, Films Distribution / Playtime konpainiako nazioarteko salmenten saileko arduradun izan zen (2001-2009), eta CNCko (Centre national du cinéma et de l’image animée) Aide aux Cinémas du Monde funtsaren hautespen-batzordean presidenteorde jardun zuen. EAVEren European Producer Workshop tailerrean taldeburu izan da, Torino Film Lab-en ekoizpen-prestakuntza jaso zuen, eta ekoizpeneko aholkularia izan da Canneseko Kritikaren Asteko “Next Step” programan, baita Cinéfondation egonaldirako hautespen-batzordeko kide ere. 2017ko Canneseko zinema-jaialdiko Producers on the Move ekimenean Frantzia ordezkatzeko aukeratu dute.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea