Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Zinemaldiaren Egunkaria > Etxeko suaren zaintzailearen drama
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Etxeko suaren zaintzailearen drama
Basque selfie
Larunbata, 2018(e)ko irailak 22

Agus Barandiaran oholtza gainean ikusi eta aurrez aurre ezagutu orduko, Joaquín Calderón zuzendariari gizon hark kontatzea merezi zuen istorioa bazuela esan zion senak. Eta ez zebilen oker. Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren ordezkari dena, amesgaizto bat bizitzen ari zen: bere familiaren 1540. urteko baserria eraitsi nahi zuten, errepide bat zabaltzeko. Paradoxa mingarri baten kontakizuna da, beraz, Basque selfie.

Calderónek eskarmentu handia du dokumentalgintzan. Sahara no se vende, Caminante, Sarasate, el rey del violín eta Arte flamenco on fire dokumentalek osatzen dute bere filmografia.Bere azken film honetan, Agusen borroka fikzioaren bitartez kontatzeari ekin zion, protagonistarekin elkarlanean. Prozesuan, aktore eta laguntzaile aipagarri askoren laguntza ezinbestekoa izan dute, hala nola, Itziar Ituño, Kandido Uranga, Aizpea Goenaga eta Aitor Merino aktoreena, Edorta Jimenez idazlearena, edo etxearen aldeko borrokan berebiziko garrantzia izan zuen Alberto Santana historialariarena. Dimentsio mitikoa hartzen du kontakitzunak, izan ere, euskal kulturan, sekulako garrantzia du baserriak. Familiari izena ematen dio etxeak. “Astintze” ez da etxe soila, sustraiei lotuta mantentzeko modu bat da.

Istorio tristea izan arren, tradizioa eta arbasoak ardatz, bere ezaugarriak bizirik mantentzearen alde borrokan diharduen pertsonaren adoreaz dihardu flma. “Nire aurretik etxean bizi izan direnek eman didate indarra istorioa berregin eta kontatzeko, gogorra izan arren”, azaldu du Agus Barandiaranek, Korrontzi musika taldearen arimak. Trikitilariak dokumentalarentzat propio sortutako musika da filmaren altxorretako bat, Getxo Folken egindako estreinaldian izan ziren entzuleek egiaztatu zuten bezalaxe.

I.E.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea