tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak Poloniari eskainiko dio 'Focus on' jarduera
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak Poloniari eskainiko dio 'Focus on' jarduera
Poloniako hamar ekoizlez osatutako ordezkaritza bat Donostiara etorriko da, Zinemaldia ezagutzeko eta Europa-Latinoamerika Foroan eta Industriako gainerako jardueretan parte hartzeko
Osteguna, 2019(e)ko abuztuaren 29

Focus on ekimenaren bidez, Zinemaldian egoteko aukera eman nahi zaie herrialde edo lurralde jakin batetik datozen industriako profesionalei; nagusiki, ekoizpenaren alorrekoak badira. Hala, harreman profesionalen sarea handitu eta Zinemaldiko industria-jardueretan parte har dezakete.

67. edizioan, eta Poloniako Zinema Institutuaren lankidetzari esker, hamar ekoizle etorriko dira Donostiara Europako eta Latinoamerikako beste herrialde batzuekin koprodukzioak egiteko aukerak handitzeko.

Poloniak zinematografia sendoa du, eta bertako industriak gero eta parte-hartze handiagoa du koprodukzioen garapenean. Gainera, Poloniako Zinema Institutuak hobari fiskalen araubide berria jarri du aurten martxan.

Azken urteetan nabarmen ugaritu dira Donostia Zinemaldiko sailetan parte hartu duten Poloniako ekoizpenak. 2016an Plac Zabaw / Playground-ek Sail Ofizialean izan zuen munduko estreinaldia, eta 2017an eta 2018an Poloniako sei ekoizpen edo koprodukzio hartu zituzten Zinemaldiko sailek. Aurten, Poloniarekin koprodukzioan egindako bi lan ikusi ahal izango dira Zinemaldian: Malgorzata Szumowskaren The Other Lamb (Sail Ofiziala) eta Mauricio Osakiren Os Caminhos do Meu Pai / The Paths of My Father (Zinema Eraikitzen).

Ekimena 2014an jarri zen abian, Focus on Canada jardueraren bidez eta Telefilm Canada erakundearen lankidetzari esker. Arrakastatsua izan zenez, 2015ean berriz ere herrialde hori izan zen Focus on jardueraren xede. 2016an, Danimarka, Islandia eta Norvegiako institutu zinematografikoekin elkarlanean, Focus on Nordic Glocal egin zen. Hain zuzen ere, Glocal in Progress jardueraren abiaburua izan zen; 2017an jarri zen martxan, eta 2018an Baltikoko herrialdeei eskaini zitzaien.

FOCUS ON POLAND
Aleksandra Maciuszek
NEW PLOT FILMS
Aneta Zagórska
Krakow Film Klaster
 
Anna Rózalska
Match&Spark
Izabela Igel
Harine Films
 
Judyta Fibiger
White Shark Studios
 
Karolina Smigiel
UNI-SOLO Studio
 
Klaudia Smieja-Rostworowska
MADANTS
Lukasz Dlugolecki
NUR
 
Malgorzata Staron
STARON FILM
Marta Szarzynska
KINHOUSE STUDIO
 
 



Ondorengoen babesarekin

 

Ondorengoen lankidetzarekin:

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea