tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak > Koprodukzio bila dabiltzan 16 proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2019n
Koprodukzio bila dabiltzan 16 proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2019n
Ventana Sur-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatu dute abenduaren 4an Buenos Airesen izango den ekimen hau
Osteguna, 2019(e)ko azaroaren 14

Ventana Sur-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Proyecta ekimenean koprodukzio bila dabiltzan Latinoamerikako eta Europako 16 zinema-proiektu aurkeztuko dira. Abenduaren 4an izango da Buenos Aireseko Ventana Sur ikus-entzunezko merkatuan –Latinoamerikako merkatu nagusia da, eta INCAAk eta Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Film plataformak antolatu duten azken hamaika urteetan–. Bertan, garapen-fasean dauden proiektuak aurkeztuko zaizkie ekoizle, programatzaile eta salmenta-agenteei, proiektuon finantzaketa eta nazioarteko banaketa osatzeko bazkideak aurkitzeko xedearekin.

Bigarren urtez jarraian, aukeratutako proiektuak pitching-saio batean aurkeztuko dizkiete ekoizleek nazioarteko zinema-industriako profesionalei, eta ondoren topaketa bat egingo da interesatuen arteko akordioak sustatzeko.

Latinoamerikako hamabi proiektu aurkeztuko dira, Argentina, Brasil, Txile, Costa Rica, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika eta Uruguaikoak. Aukeraketaren arduradunak Roberto de Carvalho, Esperanza Luffiego eta Clara Massot izan dira. Horietako bi brasildarrak dira eta EAVE Puentes-Europe/Latin America Co-production Workshop tailerretik eta Brasil CineMundi erakundetik datoz. Aipatutako hamabi film horiei Europako beste lau gehituko zaizkie, Donostia Zinemaldiko VIII. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Forokoak.

Aurkeztutako 16 lanetako bederatzi beren zuzendarien lehen edo bigarren lanak dira. Bestalde, nabarmentzekoak dira azken urteetan Donostiako New Directors edo Horizontes Latinos sailetan parte hartu duten ibilbide oparoko errealizadoreek eginiko lanak ere. Esate baterako, Lucía Puenzo, Los impactados filmaren zuzendaria eta produktorea, edo Julio Hernández Cordón, El día es largo y oscuro (Mis amigos son vampiros) proiektua defendatuko duena.

VIII. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko lau proiektuak honako hauek dira: Almalula, Juan Sebastián Torales zuzendariarena, Donostian Koprodukzioko Garapenerako Eurimages Saria eskuratu zuena; Ana no duerme, Daniel Gil Suárezena; Karmele. La hora de despertarnos juntos, 2015eko Amama filmarekin Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatutako Asier Altuna zuzendariarena; eta Los jueces, César Díaz zuzendariarena, zeinak Caméra d’Or saria irabazi baitzuen Canneseko Kritikaren Astean bere lehen filmarekin (Nuestras madres, 2019) Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartu aurretik.

HAUTATUTAKO PROIEKTUAK

  • CASA NO CAMPO / A HOUSE IN THE COUNTRY, Davi Pretto / Ekoizpena: Tokyo Filmes (Brasil / Argentina)
  • DELIRIO / DELIRIUM, Alexandra Latishev Salazar / Ekoizpena: La Linterna Films (Costa Rica / Txile)
  • EL ANIVERSARIO / THE ANNIVERSARY, Florencia Percia / Ekoizpena: Aleph Cine (Argentina)
  • EL DÍA DEL PEZ, Miguel Ángel Moulet Morales / Ekoizpena: El Navegante Films (Peru / Dominikar Errepublika)
  • EL DÍA ES LARGO Y OSCURO (MIS AMIGOS SON VAMPIROS) / THE DAY IS LONG AND DARK (MY FRIENDS ARE VAMPIRES), Julio Hernández Cordón / Ekoizpena: Un beso (Mexiko / Frantzia)
  • LOS IMPACTADOS, Lucía Puenzo / Ekoizpena: Historias Cinematográficas (Argentina / Txile / Frantzia)
  • NOCHE DE VERANO / SUMMER NIGHT, Christian Nawrath / Ekoizpena: Calamar Cine Ltda. (Txile / Bolivia)
  • O ESTRANHO / THE INTRUSION, Floras Dias eta Juruna Mallon / Ekoizpena: Enquadramento Produçoes (Brasil / Frantzia)
  • PEPE, Nelson Carlo de Los Santos Arias / Ekoizpena: Monte y Culebra SRL. (Dominikar Errepublika/ Frantzia / Kolonbia)
  • PUTA HISTORIA, Marta García & Sol Infante / Ekoizpena: Cordón Films (Uruguai)

EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROA – DONOSTIA ZINEMALDIA

  • ALMAMULA, Juan Sebastián Torales / Ekoizpena: Tu Vas Voir (Frantzia / Argentina / Luxenburgo)
  • ANA NO DUERME / SLEEPLESS ANA, Daniel Gil Suárez / Ekoizpena: Solita Films SL (Espainia / Argentina)
  • KARMELE. LA HORA DE DESPERTARNOS JUNTOS / KARMELE THE HOUR OF WAKING, Asier Altuna / Ekoizpena: Txintxua Films SL. (Espainia/Frantzia)
  • LOS JUECES / THE JUDGES, César Díaz / Ekoizpena: Need Productions (Belgika)

EAVE PUENTES-EUROPE / LATIN AMERICA CO-PRODUCTION WORKSHOP TAILERRA

  • RUAS DA GLORIA / STREETS OF GLORIA, Felipe Sholl / Ekoizpena: Syndrome Filmes (Brasil / Frantzia)

BRASIL CINEMUNDI

  • ZIÃO / ZION, Bruno Ribeiro / Ekoizpena: Oxalá Filmes (Brasil)

Industria Saila ondorengoen babesarekin:

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea