tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Berriak


Berriak
2019-08-14
Zinema Eraikitzen 36 jarduerak sei film aurkeztuko ditu
Irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo da industria-jarduera, eta Brasil, Kolonbia, Mexiko, Panama eta Uruguaiko ekoizpenak erakutsiko ditu
2019-08-13
Roger Michell zuzendariaren ‘Blackbird’ filmak emango dio hasiera Donostia Zinemaldiari
Urrezko maskorra eskuratzeko lehiatutako Bille August daniarraren ‘Silent Heart’ (2014) dramaren remakea da eta Susan Sarandon, Kate Winslet, Mia Wasikowska eta Sam Neill dira protagonistak
2019-08-09
Hamalau film labur lehiatuko dira Nest Film Students sailean, eta urtebetean % 22 hazi dira izen-emateak
Irailaren 23tik 27ra bitarte egingo da zinema-ikasleen nazioarteko XVIII. topaketa, eta Martín Rejtman argentinar zuzendaria izango da epaimahaiaren presidentea
2019-08-08
Albanieraz, errumanieraz eta katalanez egindako hiru film aurkeztuko ditu Glocal in Progress jardueraren hirugarren edizioak
Aukeratutako hiru filmetatik bi lehenengo lanak dira

Ignas Jonynas zuzendariaren 'Nematoma', 2018ko edizioko sariduna, New Directors sailean lehiatuko da
2019-08-06
Besteak beste, Jayro Bustamante, Patricio Guzmán, Gael García Bernal, Paula Hernández, Romina Paula, Federico Veiroj eta Andrés Wood zuzendarien film berriak aurkeztuko ditu Horizontes Latinos sailak
‘La cordillera de los sueños’ filmak emango dio hasiera sailari, eta ‘La Llorona’-k itxiko du, lehiaketaz kanpo
2019-08-02
Louise Archambault, James Franco, Guillaume Nicloux, José Luis Torres Leiva, Ina Weisse, Adilkhan Yerzhanov eta David Zonana Sail Ofizialean lehiatuko dira
‘The Disaster Artist’ (2017) filmari esker Urrezko Maskorra irabazi ondoren, ‘Zeroville’ protagonizatu eta zuzendu du James Francok
2019-08-01
Donostia Zinemaldiko 67. edizioan Roberto Gavaldóni eskainiko zaion atzera begirakoan, zuzendari mexikarraren hogei film luze bilduko dira
Zikloa zinemagileari buruzko liburu monografiko batekin osatuko da, eta urrian eta azaroan Madrileko Filmoteca Españolan izango da
2019-07-30
AEB, Argentina, Bulgaria, Erresuma Batua, Espainia, Hego Korea, Israel, Japon, Lituania, Norvegia, Suitza, Tunisia eta Txileko hamalau ekoizpen arituko dira Kutxabank-New Directors sariaren lehian
Hautatutako lanen artean, Zinema Eraikitzen 35, Glocal in Progress eta Ikusmira Berriak jardueretako saridunak nabarmentzen dira
2019-07-19
‘La hija de un ladrón’, ‘La trinchera infinita’ eta ‘Mientras dure la guerra’, Donostia Zinemaldiko 67. edizioko Urrezko Maskorraren lehian
Belén Funesen opera prima, Goenaga, Garaño eta Arregiren lan berria eta Alejandro Amenábarren azken filma izango dira Sail Ofizialeko Espainiako parte-hartzaileak. Daniel Sánchez Arévalok sail berean 'Diecisiete' lehiaketaz kanpo aurkeztuko du, eta Sebastián Borensztein-en 'La odisea de los giles' lana emanaldi berezi batean ikusiko dugu
2019-07-17
Bong Joon Ho, Ken Loach, Nakache eta Toledano, Oliver Laxe eta Wang Xiaoshuai zinemagileen azken lanak izango dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehian
'Beanpole', 'Amazing Grace' eta 'Les Misérables' filmak, Perlak sailaren lehen aurrerapenean
2019-05-10
Penélope Cruzek Donostia sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan
Oscar bat eta hiru Goya sari dituen aktore espainiarra Zinemaldiko kartel ofizialean agertuko da
2019-05-06
Zinemaldia & Technologyk enpresa-proiektuen lehiaketa baterako deialdia egin du bigarren edizioan
Eusko Jaurlaritzak Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ikus-entzunezko esparrura zuzendutako teknologia berrien proiektu bat garatzeko asmoa duten ekintzaileei eta Europako enpresa sortu berriei zuzendua, eta gaur zabalduko da deialdia

Zinemaldia & Technologyren bigarren edizioa Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek antolatu dute, Europa Creativa MEDIAren eta Vicomtechen laguntzaz
2019-03-28
Donostia Zinemaldiaren 67. edizioak eta Espainiako Zinematekak atzera begirako ziklo bat eskainiko diote Roberto Gavaldón zuzendari mexikarrari
2019-02-05
Donostia Zinemaldiak 66. edizioaren memoria argitaratu du
2018-09-13
Garapenari ekarpen handiena egiten dion Iberoamerikako filma sarituko du Espainiako lankidetzak
2018-09-12
Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak eta Petronorrek elkarrekin aztertuko dute zer eragin duten teknologia berriek ikus-entzunezko sektorean
2018-09-11
Hamalau film labur lehiatuko dira Nest Film Students topaketan eta urtebetean %48 hazi dira izen-emateak
Topaketaren 17. edizioa irailaren 24tik 28ra arte egingo da, Tabakaleran, eta barnean hartuko ditu Alexander Payne, Peter Strickland, Jaime Rosales, Albertina Carri eta epaimahaiko presidente Virgil Vernierren eskola magistralak
2018-09-07
Zinemaldiaren 66. edizioko Donostia saridun Judi Dench, Danny DeVito eta Hirokazu Koreedaz gain, Donostiara etorriko direla baieztatu dute Juliette Binochek, Laetitia Castak, Timothée Chalametek, Ricardo Darínek, Lily-Rose Deppek, Ryan Goslingek, Claire Foyk, Mercedes Moránek, Robert Pattinsonek eta John C. Reillyk, besteak beste
Jacques Audiard, Alfonso Cuarón, Claire Denis, Bruno Dumont, Louis Garrel, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Kim Jee-Woon, Naomi Kawase, Nadine Labaki, Brillante Mendoza, Peter Strickland eta Felix Van Groeningen zinemagileek Donostian aurkeztuko dituzte beren filmak

2018-08-31
Hogei euskal ekoizpen aurkeztuko dira 66. Donostia Zinemaldian
Munduko estreinaldia Zinemaldian izango duten hamabost film luze lehiatuko dira Irizar saria lortzeko

'Mudar la piel' izango da Zinemira sailaren hasierako filma, eta 'Black is Beltza' klausurakoa

Euskal Zinemaren Galan, Ramón Agirrek Zinemira saria jasoko du eta 'Jainkoak ez dit barkatzen' proiektatuko da
2018-08-30
Isabelle Huppert aktorea da 66. Donostia Zinemaldiko kartel ofizialaren protagonista
2018-08-29
Argentina, Kanada, Hego Korea, Espainia, Frantzia, Japonia eta Singapurreko zazpi ekoizpen, Culinary Zinema sailaren zortzigarren edizioko menuan
Gastronomia eta zinema lotzen dituen Donostia Zinemaldiko saila Basque Culinary Centerrekin batera eta Berlingo zinema-jaialdiarekin elkarlanean antolatzen da
2018-08-28
Donostia Zinemaldiaren 66. edizioko Donostia sarietako batek Judi Dench antzezle mitikoaren ibilbidea sarituko du
2018-08-24
''Ikusmira Berriak esparrua ezin hobea da proiektu batean arreta jartzeko''
Programaren laugarren edizioko bost zinemagileek hasi dute sei asteko egonaldia
2018-08-23
Hamaika filmek osatuko dute Made in Spain sailaren programazioa
Zinemaldiak ''Querido Fotogramas'' dokumentala aurkeztuko du
2018-08-23
''Les météorites / Meteorites'' eta ''Qing Feng De Wei Dao / Breeze'' filmekin osatu da New Directors saileko lehiaketa
Hamabost ekoizpen lehiatuko dira Kutxabank-New Directors saria lortzeko
2018-08-22
Besteak beste, Bi Gan, Hadzihalilovic eta Vernier lehiatuko dira Zabaltegi-Tabakalera saria lortzeko
2018-08-17
Louis Garrel, Liu Jie, Brillante Mendoza, Tuva Novotny, Peter Strickland eta Felix Van Groeningen gehitu dira Urrezko Maskorra lortzeko lehian
2018-08-16
Zinema Eraikitzen 34 sailean bost opera prima eta bigarren film bat aurkeztuko dira
Industriaren jarduera hori irailaren 24, 25 eta 26an egingo da, eta Argentina, Bolivia, Brasil, Txile eta Uruguaiko ekoizpenak erakutsiko ditu
2018-08-14
Jaques Audiard, Damien Chazelle, Alfonso Cuarón, Mamoru Hosoda, Nadine Labaki, Spike Lee eta Jia Zhangke zuzendarien azken lanak Donostia Hiria Publikoaren saria lortzeko lehian
Bradley Cooperrek zuzendutako lehen filmak lehiaketaz kanpo parte hartuko du
2018-08-13
Glocal in Progress ekimenaren bigarren edizioak grezieraz, lituanieraz eta turkieraz filmatutako hiru film aurkeztuko ditu
Zinemaldian estreinatuko dira hizkuntza ez-hegemonikoetan egindako Europako ekoizpenetarako industria jardueraren lehenengo edizioko bi film: ‘Dantza’ eta ‘Un om la locul lui / A Decent Man’, Sail Ofizialean eta New Directors sailean, hurrenez hurren
2018-08-10
Besteak beste, Brechner, Hernández Cordón, Katz, Martinessi, Reygadas eta Seigner lehiatuko dira Horizontes saria lortzeko
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko hiru film eta Zinema Eraikitzen saileko lau film sartu dira Horizontes Latinos sailaren aukeran
2018-08-03
Belodromoan lan hauek aurkeztuko dira: 'Arde Madrid'; 'Dilili à Paris'; 'Ni distintos ni diferentes: campeones', eta 'Smallfoot'
2018-08-02
Muriel Box zuzendari eta gidoilari britainiarrari buruzko atzera begirakoak 66. Donostia Zinemaldian beraren film luze guztiak ikusteko aukera emango du
2018-07-20
Icíar Bollaín, Isaki Lacuesta, Rodrigo Sorogoyen eta Carlos Vermut, 66. Donostia Zinemaldiaren Urrezko Maskorra lortzeko lehian
Enrique Urbizuk eta Jorge Doradok zuzendutako 'Gigantes' telesailak lehiaketaz kanpo parte hartuko du, eta Telmo Esnalen 'Dantza' eta José Luis Cuerdaren 'Tiempo después' filmen proiekzioek osatuko dute Espainiako zinemagintzaren parte-hartzea Sail Ofizialean
2018-07-13
Claire Denis, Kim Jee-woon, Naomi Kawase eta Valeria Sarmiento Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango dira 66. Donostia Zinemaldian
Horiez gain, Sail Ofizialean izango dira Simon Jaquemet eta Markus Schleinzer zuzendarien bigarren filmak eta Benjamín Naishtat-en hirugarrena
2018-07-12
Argentina, Danimarka, Espainia, Japonia, Kosovo, Mexiko, Errumania, Errusia, Suitza eta Vietnameko hamahiru zinemagile, Kutxabank-New Directors saria lortzeko lehian
2018-06-27
''Un día más con vida / Another Day of Life'', ''Asako I&II'', ''Cold War'' eta ''Three Faces'', besteak beste, lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko
Bruno Dumonten telesail bat, Hu Boren lehen lana Jean-Luc Godard eta Albertina Carriren azken filmak, Zabaltegi - Tabakalerarako hautatuak
2018-05-24
Ikusmira Berriak programaren laugarren edizioan Manuel Abramovich, Grigory Kolomytsev, Elena López Riera, Arantza Santesteban eta Nele Wohlatz egileen lanak hautatu dira
Elías Querejeta Zine Eskola egoitzen programan kide sartu izanari esker, hautatutako proposamenen kopurua lautik bostera zabaldu ahal izan da
2018-05-03
Donostia Zinemaldiak bere nortasun grafiko berria aurkeztu du
Irudiak, Donostiako TGA estudioak egina, ikusgaitasuna eta modernitatea batzen ditu
2018-05-02
Publikoari irekitako artxibo bizi bat izango da Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrenaren proiektu izarra
Elías Querejeta Zine Eskolarekin, Tabakalerarekin eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean egindako ikerketa- eta komisariotza-lanari esker, Zinemaldiaren funts dokumentalen zaintza eta sarbidea bermatuko da
2018-03-07
Zinema Eraikitzen sailaren 33. edizioak Brasil, Txile eta Mexikoko sei film aurkeztuko ditu
33 edizioak martxoaren 22an eta 23an egingo da, Cinélatino, Rencontres de Toulouse ekimenaren barruan
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea