tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Donostia Sariak > DONALD SUTHERLAND
DONALD SUTHERLAND
 

Donald Sutherland zinema-aktore emankor eta moldakorrenetako bat da. Haren aparteko curriculumak 150 film baino gehiago hartzen ditu barnean, besteak beste, honako klasiko hauek: Robert Aldrichen The Dirty Dozen (Urkamendiko hamabiak); Robert Altmanen M.A.S.H.; John Schlesingerren The Day of the Locust; Robert Redforden Ordinary People (Jende arrunta); Bernardo Bertolucciren Novecento; Philip Kaufmanen Invasion of the Body Snatchers; Nicolas Roegen Don't Look Now, Julie Christierekin; Alan J. Pakularen Klute, Jane Fondarekin; Il Casanova di Federico Fellini, eta Kelly's Heroes, Clint Eastwood-ekin (ondoren, Space Cowboys filmean haren zuzendaritzapean aritu zen).

Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak ohorezko Oscar saria eman zion 2017an, jardunean egin duen ibilbidearen omenez.

Egun, Nicole Kidmanekin batera The Undoing filmatzen ari da Sutherland, berriz ere haren aitarena egiten. David E. Kelleyk idatzi eta Susanne Bierrek zuzendu dute sei ataleko telesail hori, HBOrentzat. Irailean, zinema-aretoetan ikusiko dugu Ad Astra filmean, James Grayren esanetara eta Brad Pitten alboan. Aurki Venezian egitekoa den zinema-jaialdian programatu dute film hori, eta hortxe estreinatuko da Giuseppe Capotondik zuzendutako The Burnt Orange Heresy thrillerra ere.

Oraintsu, Trust telesailean J. Paul Getty hezurmamitu du Sutherlandek Danny Boyleren zuzendaritzapean, eta Helen Mirrenekin aritu da Sony Classics-en The Leisure Seeker filmean. Snow presidentearena egin zuen The Hunger Games (Gose Jokoak) saga ezagunaren lau egokitzapen zinematografikoetan. Nicole Kidmanen aita izan zen Anthony Minghellaren Cold Mountain-en; Charlize Theronen aita F. Gary Grayren The Italian Job filmean, eta Bennet jauna –hau da, Keira Knightleyren aita– Pride and Prejudice-n. Azken paper horri esker Chicagoko Kritikari Elkartearen sarirako hautagaitza lortu zuen. Gainera, bere seme Kiefer Sutherlandekin batera protagonista izan zen Forsaken garaiko westernean. Kanadako film hori Torontoko zinema-jaialdian estreinatu zen, 2015ean.

Sutherlanden kreditu zinematografikoen artean, besteak beste, honako hauek aipa daitezke: Paul Mazurskyren Alex in Wonderland; Dalton Trumboren Johnny Got His Gun; Bud Yorkinen Start the Revolution Without Me; John Sturgesen The Eagle Has Landed; Herbert Rossen Max Dugan Returns; Louis Malleren Crackers; Phillip Borsosen Bethune; Oliver Stoneren JFK; Ron Howarden Backdraft; Richard Marquanden Eye of the Needle; Euzhan Palcyren A Dry White Season (Urtaro zuri lehorra); Richard Pearceren Threshold (1983an gizonezko aktore onenaren Genie saria irabazi zuen hari esker); Six Degrees of Separation, John Guareren antzezlanaren egokitzapena, Fred Schepisiren zuzendaritzapean; Robert Towneren Without Limits; John Landisen National Lampoon's Animal House; Andy Tennanten Fool's Gold; Griffin Dunneren Fierce People; Robert Towneren Ask the Dust; Forrest Whitakerren American Gun; An American Haunting, Sissy Spacekekin; Land of the Blind, Ralph Fiennesekin; Aurora Borealis, Louise Fletcher eta Juliette Lewisekin; The Eagle, Channing Tatum eta Jamie Bellekin, Kevin Macdonalden esanetara; Simon West zuzendariaren The Mechanic, Jason Statham eta Ben Fosterrekin; Seth Gordonen Horrible Bosses, Colin Farrellen aitaren paperean; Mary McGuckianen Man on the Train, U2ko taldekide Larry Mullenekin; Milton's Secret, Eckhart Tollek haurrentzat idatzitako liburuaren egokitzapena; eta Measure of a Man filma, One Fat Summer gazte-eleberrian oinarritutakoa. Gainera, Stone jeneralari ahotsa jarri zion Astro Boy manga klasikoa egokitu zuen izen bereko animazio-film luzean.

Ekoizlea, gidoilaria eta aktorea izan zen William Gilkersonek idatzitako Pirate's Passage txalotuaren egokitzapenean. Hain zuzen, Sutherlandek jarri zion ahotsa pertsonaia nagusiari, Johnson kapitainari. 2006an Kanadan haur-literaturako Governor General's Award saria irabazi zuen eleberriak, eta 2016an, aldiz, film berezi edo telefilm onenaren Kidscreen nazioarteko saria eraman zuen egokitzapenak.

Telebistan, antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Emmy saria eta Urrezko Globoa irabazi zituen Sutherlandek HBOren Citizen X filmean egindako lanagatik, eta Urrezko Globoa irabazi zuen, halaber, HBOren Path to War drama historikoan Lyndon B. Johnson presidentearen aholkularia, Clark Clifford, antzeztu zuenean, John Frankenheimerren zuzendaritzapean.

Telebistarako beste lan nabarmen batzuk ere egin ditu: esaterako, Crossing Lines, akzio kriminaleko nazioarteko telesaila; Ken Folleten The Pillars of the Earth best-sellerraren egokitzapena; eta ABC-TVren Dirty Sexy Money, Peter Krauserekin. Azken horretan, antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Urrezko Globorako hautagaia izan zen Tripp Darling patriarkaren rolari esker. Aurrez, Commander in Chief telesail dramatikoko protagonista izan zen Geena Davisekin batera, eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Urrezko Globorako izendapena lortu zuen Nathan Templeton Etxe Zuriko bozeramailearen paperean. Orobat, gizonezko aktore onenaren Urrezko Globorako hautagai izan zen Human Trafficking telesailean (Lifetime Television) Mira Sorvinorekin batera egindako antzezpen-lanarengatik.

Antzerkian, Justin Kirk eta Julianna Margulies aktoreekin batera aritu da Lincoln Centerreko Ten Unknowns ekoizpenean, Jon Robin Baitz zuzendariaren esanetara. Sutherland gizonezko aktore onenaren Outer Critics Circle Award sarirako hautagai izan zen lan horregatik. Horrez gain, Enigmatic Variations ekoizpenean protagonista-lanak bete ditu Londresen, Toronton eta Los Angelesen. Bere semeak, Roeg Sutherlandek, ingeleseratu zuen Eric-Emmanuel Schmittek frantsesez idatzitako lan hori.

Aurten, Kanadako Ordenako kide izendatu dute Donald Sutherland eta, hortaz, herrialdeko ohore handiena bereganatu du, 1978an organo bereko ofizialtza lortu ondoren. Gainera, 1983an Frantziako Arteen eta Letren Ordenako zalduntza eskuratu eta gero, 2012an herrialde hartako ohore handiena aitortu zioten Arteen eta Letren Ordenako ofizial izendaturik.
 

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea