Pabloren bizitzak okelak zeharkatutako hiru belaunaldi hartzen ditu barnean. Halabeharrezko helmuga gisa, haren historian barrenduko gara: haurtzarotik gaur egungo arrakastara arte, auzoko parrila xumea munduko haragi-erretegi onena bihurtuz aurrera egin behar izan duen gizon batena. Auzoko heroi baten eguneroko epika.
Alfred Oliverik (Buenos Aires, 1969) 25 urte baino gehiago egin ditu ikus-entzunezkoen sektorean lanean, telebistako formatuen ekoizle, zuzendari eta sortzaile gisa. Espainian, Caiga quien caiga, El Rayo eta Trip formatuak garatu ditu. GlamoramaTV ekoiztetxearen bitartez, Espainiako eta Argentinako hainbat telebista-katetarako garatu ditu edukiak. Eduki gastronomikoak biltzen dituen House of Chef plataformaren sortzailea da. Film labur, luze, nahiz telesailen bitartez, sukaldaritzari buruzko istorioak eta munduko sukaldari garrantzitsuenen erretratuak bildu ditu bertan. 2018an Culinary Zineman aurkeztu zuen bere lehen film luzea: Tegui: un asunto de familia.