Uda-gau batean, Eric etxe batean sartuko da eta hil berria den Pol adiskidearen errautsak ostuko ditu. Gau horretan bertan, errautsak botatzeko auto-bidaiari ekingo dio Ericek, bere bi lagun onenekin, Ona-rekin eta Marcelekin. Ihesaldiak, ordea, errealitatetik aldenduko ditu, eta gero eta gehiago urrunduko ditu etxera itzultzetik eta hasierako helburutik. Hiru lagunek oso gertu sentitu dute heriotza, baina ez dira gai izan hura ulertzeko. Galera tarteko, konturatuko dira ezin dutela lehen bezala jarraitu, lagunaren heriotzak bizi artean markatuko dituelako. Opera prima.
Unibertsitateaz geroztik, Pau Cruanyes Garrell eta Gerard Vidal Barrena (Bartzelona, 1995) zuzendari eta gidoilariak elkarlanean aritu dira film laburretan, bideoklipetan, fashion filmetan eta gisakoetan. 2016an Celebració film laburra zuzendu zuten; Nest Film Students sailean aukeratu zuten, eta Sitgesko zinema-jaialdian zuzendaritza eta errealizazio onenaren SGAE Nueva Autoría saria irabazi zuten hari esker. Gainera, besteak beste Mecal, FEC eta Eureka zinema-jaialdiak igaro dituzte lan horrekin. Les dues nits d’ahir haien lehen film luzea da.