"Txilen, eguzkia ateratzen denean, muino, harresi eta gailurrak eskalatu behar dira mendikatearen azken harrira iritsi aurretik. Nire herrialdean, nonahi dago mendikatea. Baina txiletarrontzat lurralde ezezaguna da. Iparraldean Nostalgia de la luz eta Hegoaldean El botón de nácar egin ondoren, uste dut orain prest nagoela bizkarrezur izugarri hori filmatzeko, eta gordetzen dituen misterioak, Txileren iraganari eta orainari buruz ager ditzakeen azalpen indartsuak, arakatzeko" (Patricio Guzmán). Cannesko zinema-jaialdiko dokumental onenaren L'Oeil d'Or saria.
Salvador Allenderen gobernuarekin eta bizitzarekin akabatu zuen estatu-kolpearen ondoren, urte haietako gertaerak jaso zituen Patricia Guzmán (Santiago, Txile. 1941) zuzendariak La batalla de Chile (1975-1979) trilogian; hirugarren filmarekin, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen. Filmografian baditu beste film nabarmen batzuk ere; adibidez, El caso Pinochet (2001), Salvador Allende (2004) eta Nostalgia de la luz (2010). Azken hori, Europako Zinema Akademiaren dokumental onenaren sariaren irabazlea, Txileko lurraldeari eskainitako trilogia baten lehenengo zatia izan zen, eta El botón de nácar (2015) eta La cordillera de los sueños filmek osatu dute. Hirurak sartu dira Donostiako Horizontes Latinos saileko aukeran. La cordillera de los sueños-ek dokumental onenaren Oeil d'Or saria jaso zuen Cannesko azken zinema-jaialdian.