tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Dao ma zei / The Horse Thief
Klasikoak

1923. Norbu artzain tibetarrak zaldiak lapurtzen ditu bere sendia mantentzeko. Lapurreta baten ondoren, tributik kanporatuko dute eta familiarekin erbesteratuko da. Norbuk otoitz eta otoitz egingo du, baina ez du ezertarako balioko. Senitarteko baten ustekabeko heriotzak kolokan jarriko du haren fede budista, eta berriz hasiko da zaldiak lapurtzen.

BIOGRAFIA

Tian Zhuangzhuangek (Beijing,1952) Beijingeko Zinema Akademian ikasi zuen, eta Txinako zinemaren “bosgarren belaunaldi” delakoaren zinemagile garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. 1982an egin zuen kamera atzean debuta, Hong Xiang (The Red Elephant) filmean, Xie Xiaojing eta Zhang Jianya zuzendarikideekin batera. Bere filmografian hainbat lan nabarmendu daitezke Dao Ma Zei-z gainera (1986): Da taijian Li Lianying-i (The Last Eunuch, 1991) aipamen berezia egin zioten Berlinen; Lan feng zheng-ek (The Blue Kite, 1993), besteak beste, Sari Nagusia eta emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zituen Tokioko zinema-jaialdian; Xiao cheng zhi chun (Springtime in a Small Town, 2002) San Marco sariaren irabazlea izan zen Venezian; eta Wu Qingyuan-ek (The Go Master, 2006), zuzendari onenaren eta argazki onenaren sariak eraman zituen Shanghaiko zinema-jaialdian.

PROGRAMAZIOA
d. 27
16:00h.
Aretoa: Tabakalera-Sala 1
J.B. (tibetera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
d. 27
23:00h.
Aretoa: Tabakalera-Sala 1
J.B. (tibetera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
FITXA
Zuzendaria
Tian Zhuangzhuang
Gidoia
Rui Zhang
Ekoizpena
Xi'an Film Studio
n/a n/a
China Film Archive (restore)
n/a n/a
Salmentak
Argazkia
Yong Hou, Fei Zhao
Muntaketa
Jingzhong Li, Kezhi Li
Musika
Xiaosong Qu
Antzezleak
Tseshang Rinzhin, Jiji Dan, Jamco Jayang
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
88 m.
Herrialdea
Txina
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea