Japoniako antzerki tradizionaleko Kyogen adarrean 650 urteko ibilbidea egin duen artista-familia bateko ondorengoa da Motonari Okura. Negu batean, mendian isolatutako etxe batera joango da hamar urteko semearekin, erregimen zorrotz horretan trebatzeko, besteak beste, entseatzen eta garbitzen. Egun batean, aspaldiko lagun baten eta haren ilobaren bisita jasoko dute. Opera prima.
Tama Arte Unibertsitatean gradua atera ondoren, bere mentore bihurtutako Seiichi Motohashi zuzendariaren gidaritzapean hasi zen Koichi Doi (Yokohama, Japonia. 1978) lanean, eta haren esanetara ekin zion zuzendaritzako laguntzaile-lanari, Baobabu no kioku (A Thousand Year Song of Baobab, 2009) filmean. Foujita-n (2015) Kohei Oguri zuzendariaren laguntzaile aritu zen. Gaurdaino, Maki-e eta Cho-kin film laburrak zuzendu ditu. Yoake no takibi lehenengo film luzea du.