2018ko uztailean hasi zen guztia. Afrikatik zetozen etorkin taldeak Irungo tren-geltokira iristen hasi ziren, Frantziako muga zeharkatu nahian. Kalean egiten zuten lo. Herrian aritzen ziren GKE-ek mugimendu okupak erreakzionatzea lortu zuten, eta hala, beren lokalak utzi zizkieten. Eskuzabaltasuneko mugimendu horrek Irun osoa hartu zuen.
Juanmi Gutiérrez (Errenteria, Gipuzkoa. 1945) esatari ibili zen Donostiako Herri Irratian, eta errealizadore-lanak egin zituen HABErentzat, helduei euskara irakasteko ikus-entzunezko edukiak eginez. El paño negro (1971) filmarekin ekin zion zuzendaritzari, eta egun 35 film baino gehiago ditu bere filmografian: besteak beste, Tabula rasa (2004), Bozes lexanas (2005), Isiltasun kalea / Calle Silencio (2006), Motema na ngai (2008), Zuzendu mesedez! / ¡Enfoquen por favor! (2009), La plaza de la música (2010) eta Mur-mur (2012), guztiak ere Donostia Zinemaldian proiektatutakoak. Paseko txoriak Juanmiren azken lan dokumentala da, joan den otsailean hil baitzen, eta Zinemaldiak omenaldia egingo dio aurtengo edizioan.