tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Varados / Stranded
Zinemira - Inaugurazioa
'VARADOS' (Zinemira)
Foto: Marina Palacio
'VARADOS' (Zinemira)
Foto: Marina Palacio
'VARADOS' (Zinemira)
Foto: Marina Palacio

Mediterraneoan, gure zibilizazioaren oinarri izan zen itsasoan, milaka errefuxiatu daude Europak noiz hartuko dituen zain. Kontinente zaharraren ateetan, itxaropenari eusteko lehiatzen dira, egunero baldintza kaskarretan bizi arren. Varados iraupen luzeko errefuxiatu horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da. Atenaseko eraikin okupatuetan nahiz herrialdean zehar sakabanatutako errefuxiatu-eremuetan, bizitzan aurrera egiten utziko dien dokumentazioaren zain daude oraindik gizon-emakume horiek.

BIOGRAFIA

Helena Taberna (Altsasu, Nafarroa) 90eko hamarkadan hasi zen zinemagintzan, fikzio-film nahiz dokumental labur ugari zuzentzen eta ekoizten. Film luzeetan debuta 2000. urtean egin zuen, euskal gatazkari buruzko Yoyes filmarekin; ondotik etorri ziren Extranjeras (2003), immigrazio-fenomenoari buruzkoa; La buena nueva (2008), memoria historikoari eta gerra zibilari buruzkoa; Nagore (2010), genero-indarkeriaren gaineko gogoeta bat proposaturik; eta Acantilado (2016), sekten unibertsoaren inguruko film bat, Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztutakoa. Euskadiko Filmategiak atzera begirakoa eskaini zion 2018an.

FITXA
Zuzendaria
Helena Taberna
Gidoia
Helena Taberna
Ekoizpena
Lamia Producciones Audiovisuales
Iker Ganuza
Zaporeak
Oraitz García
Salmentak
Banaketa
Argazkia
Frodo García
Muntaketa
Renato San Juan
Musika
Ignacio Bilbao
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
72 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea