tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Elkano, Lehen Mundu Bira
Zinemira

Lehen mundu-bira. Magallanesen agintepean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako bidaia, ezezagunerantz. Ekaitza, gosea, tribuak… Bost itsasontzi abiatu ziren Sevillatik. Hiru urteren ondoren, batek soilik lortu zuen itzultzea. Aparteko abentura planetaren inguruan, azkenean biribila dela frogatuta.

BIOGRAFIA

Ángel Alonso (Pasaia, Gipuzkoa. 1967) animazioaren eta efektu berezien munduan espezializatuta dago. Lagunek eta senideek lagunduta hasi zen film laburrak egiten; gehienetan, etxekoak. 1991an Dibulitoon Studio ekoiztetxea sortu zuen Ricardo Ramón ekoizlearekin batera, eta 2000an estreinatu zuen berak zuzendutako lehen lana: El ladrón de sueños (Ametsen lapurra). Espainian 3D-an osorik egindako lehen animazio-film luzeetako bat izan zen, eta Goya sarirako izendatu zuten. 2011n bere bigarren filma zuzendu zuen: Mystikal. Gainera, besteak beste, animazio-film hauetan bete ditu zuzendaritza teknikoko lanak: La leyenda del viento norte (Ipar haizearen erronka, 1988), La isla del cangrejo (Karramarro Uhartea, 2000), Glup (2004), Supertramps (2005), Juguetes (2007) eta Cristóbal Molón (Cristobal Molon, 2007).

FITXA
Zuzendaria
Ángel Alonso
Gidoia
José Antonio Vitoria, Garbiñe Losada
Ekoizpena
Dibulitoon Studio
Ricardo Ramón
Salmentak
Banaketa
BARTON FILMS, SL.
Argazkia
Ángel Alonso
Muntaketa
Ángel Alonso
Musika
Joseba Beristain
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
90 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea