Franciscok eta eraikuntzako langile talde batek luxuzko etxe bat egingo dute Mexiko Hirian. Lanean, Franciscoren anaia hilko da istripu baten ondorioz, baina etxejabe aberatsak alargunari kalte-ordainik emango ez diola jakingo du Franciscok. Bere eta lankideen aurka abusu berriak jasan ondoren, eta dagokiena hainbatetan eskatu ondoren, bere esku hartuko du justizia. Baina, aurka egin nahi dion munduak irentsiko al du azkenean?
David Zonana (Mexiko Hiria, 1989) Lucía Films ekoiztetxeko zenbait proiektu ekoizten aritua da: besteak beste, 600 millas (Gabriel Ripstein, 2015), Chronic (Michel Franco, 2015), eta Las hijas de abril (Michel Franco, 2017), guztiak ere Donostiako Horizontes Latinos sailean lehiatutakoak. Gainera, Princesa (2014), Sangre alba (2016) eta Hermano (2017) film laburrak zuzendu ditu, eta hainbat zinema-jaialditan estreinatu dituzte, bai Mexikon, bai nazioartean. Variety aldizkariak Mexikoko zinemagintzaren talentu berrien artean aipatu zuen. Mano de obra zuzentzen duen lehenengo film luzea da, eta filmaren gidoiak sari bana jaso zuen IX BoliviaLab-en eta Guanajuatoko Nazioarteko Zinema Jaialdiko XVI. Gidoi Lehiaketa Nazionalean. Horrez gain, 2018an Sundance-Morelia Lab programan parte hartzeko aukeratu zuten.