Sarak bakarrik eman du bizitza osoa. 22 urte eta haurtxo bat ditu, eta anaia txikiarekin eta bere semearen aitarekin familia arrunt bat osatu nahi du. Bere aitak, Manuelek, urteak eman ditu kanpoan, baina espetxetik aterako da eta seme-alaben bizitzara itzultzea erabakiko du. Sarak badaki bere planetan oztopo handia izango dela, eta erabaki zail bat hartuko du: aita berarengandik eta anaiarengandik aldentzea. Opera prima.
Belén Funesek (Bartzelona, Espainia. 1984) Kataluniako Zinema eta Ikus-Entzunezkoen Goi Mailako Eskolan eta San Antonio de los Bañoseko Zinema Eskolan egin zituen ikasketak. Zuzendaritzako laguntzaile gisa eta zenbait ekoizpenetako casting sailean hasi zen zinemaren industrian, script gisa trebatzen zen bitartean. Isabel Coixetek ekoitzi zuen haren lehen film labur profesionala, Sara a la fuga (2015); Malagako zinema-jaialdian film labur onenaren eta zuzendaritza onenaren sariak jaso zituen, eta Goya sarietarako izendatu zuten. Haren bigarren film laburra, La inútil (2017), Valladolideko SEMINCIn aukeratu zuten eta film labur onenaren sarietarako hautagaia izan zen Gaudí sarietan. La hija de un ladrón, Sara a la fuga-ko istorioan eta pertsonaian oinarritua, lehenengo film luzea du.