1972ko urtarrilean, Aretha Franklin handia bi egunez aritu zen Los Angelesko Watts auzoko New Temple Missionary Baptist Church elizan, bere diskorik salduena izango zena, Amazing Grace, grabatzeko. Sydney Pollack zinemagileak zuzendutako talde batek filmatu zituen saio horiek, baina artxiboko materiala ahaztuta egon da lau hamarkadaz. 2008an hil aurretik, filma osatu nahi zuela azaldu zuen Pollackek, eta Alan Elliott ekoizleak proiektuari emandako talde batekin ekin zion lanari. Spike Lee da koproduktoreetako bat. Berlineko zinema-jaialdian lehiaketaz kanpo estreinatu zuten.
Alan Elliottek zenbait telesailetarako soinu-bandak idatzi eta orkestratu ditu, hala nola Cop Rock, Here and Now eta The Naked Truth-erako. Beck, Jamiroquai, Supergrass eta beste artista ezagun batzuen emanaldiak ere orkestratu, moldatu eta zuzendu ditu. Amazing Grace zuzentzen duen lehen lana da. Zuzendari ez ezik, Sydney Pollack aktorea eta ekoizlea ere bada. Bide oparo eta arrakastatsua egin du zuzendaritzan, besteak beste, honako film hauei esker: This Property is Condemned (1966), They Shoot Horses, Don’t They? (1969), Jeremiah Johnson (1972), The Way We Were (1973), Tootsie (1982), Out of Africa (1985, 7 Oscar sariren irabazle) eta The Firm (1993). 2008an hil zen.