Nire bila ari zara? Desio nauzu? Pasa dezagun ondo… Berlingo zazpi sexu-langile errumaniarren erretratua, beren esperientzien grabaketei entzuten eta erantzuten ari direnean. Kamera bezero bihurtuko da, eta esplotazio-prozesua ikuskizun, agerian utzirik botere-harremanen performatibotasun saihetsezina. Berlinale Shorts sailean estreinatutako film laburra.
Manuel Abramovichek (Buenos Aires, 1987) Argazki Zuzendaritza ikasi zuen Buenos Aireseko ENERC eskolan, eta Berlinale Talents (2012) eta IDFA Summer School (2012) programetan parte hartu zuen. La reina (2013) film laburra mundu osoko 150 zinema-jaialditan baino gehiagotan erakutsi zuten, eta 50 sari jaso zituen. Bere lehenengo film luzea, Solar (2016), BAFICIn estreinatu zuen, eta askotariko zinema-jaialdi eta barrutietan proiektatu da. Bigarrenak, Soldado-k (2017), Donostia Zinemaldiko Zabaltegi - Tabakalera sailean parte hartu zuen. El oasis Ikusmira Berriak programan parte hartzeko aukeratu zuten 2018an. Blue Boy-k film labur onenaren Zilarrezko Hartza jaso zuen Berlingo azken zinema-jaialdian, baita Argentinako film labur dokumental onearen saria BAFICIn ere.