Stéphanek delinkuentziaren aurkako brigadarekin bat egin berri du Montfermeilen, Parisko aldirietako ekialdeko auzo batean. Han eskarmentu handiko bi kide ezagutuko ditu, Chris eta Gwada, eta laster auzoko taldeen arteko tentsioen berri izango du. Malin jaiotako Ladj Ly frantziar zuzendariaren lehen lana, Epaimahaiaren Sariaren irabazlea Cannesko azken zinema-jaialdian (ex aequo Bacurau filmarekin).
Ladj Lyk (Paris, 1980) film labur onenaren Cesar sarirako hautagaitza lortu zuen Les misérables-ekin (2017). Handik bi urtera, Cannesko zinema-jaialdian aurkeztu zuen bere lehen film luzea, film labur hartan oinarrituta eta izenburu berarekin, eta Epaimahaiaren Saria eraman zuen, ex aequo Brasilgo Bacurao filmarekin (Juliano Dornelles, Kleber Mendonça Filho).