1993an, 13 urte dituenean, Maxek bere lehen bideo-kamera jasoko du. 90eko hamarkadatik eta gaurdaino, guztia grabatuko du Maxek: lagunak, arrakastak, desilusioak, lehen aldiak… Hala funtsezkoa nola azalekoa. Bere bizitzako erabaki garrantzitsuena hartzeko bezperan, bere bizitzako filma editatuko du. Guztion bizitzako filma.
Anthony Marciano gidoilari eta zuzendariak Les gamins (2013) komediarekin egin zuen kamera atzean debuta. Filmak Publikoaren Saria irabazi zuen Hanburgoko zinema-jaialdian. Bere bigarren filmean –Robin des Bois, la véritable histoire (2015)– Robin Hood pertsonaia mitikoaren istorioa berrikusi zuen. Play hirugarren film luzea du.