PREMIO REC GRABAKETA ESTUDIOA A LA POSTPRODUCCIÓN
REC Grabaketa Estudioak IKUSMIRA BERRIAK egonaldian garatuko diren proiektuentzat Postprodukziorako Saria eskainiko du.
Sariak film labur baten sormena lagunduko du, REC Grabaketa Estudioak dituen instalazioetan 3 astetan zehar lan egiteko aukera eskainiz (10.500€-ko balioa duen saria) edo film luze baten garapena lagunduko du, 4 asteko lana eskainiz bertan (35.000€-ko balioa duen saria).
REC 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du publizitaterako, zinemarako eta telebistarako soinuaren produkzioan eta postprodukzioan.
Donostiako Zuatzu enpresa-parkean dago eta osatzen duen giza taldea dinamikoa eta gauza anitz egiten duena da, ikus-entzunezkoen esparruan eskarmentu handia du. Giza talde honek zerbitzu desberdinetan espezializatuta dago, besteak beste, zuzeneko soinua, programen postprodukzio osoa, hainbat hizkuntzetarako bikoizketa, soinu banda osoak egitea, zinema eta telebistarako nahasketak surround sistemetan edo masters-sorkuntza egitea (DCP, HDCAM, Blu.Ray).
Gainera, programak proiektuen ekoizpenaren hasierarako lehenengo dirulaguntza bat eskeiniko du. 25.000€ko diru poltsa bat egongo da hautatutako proiektuen artean banatzeko, beharren arabera eta Hautaketa Batzordearen irizpideen arabera.